Argitalpenak

Kontuen ganbera: Iruñeko etxe zaharrenaren eta ingurukoen istorioask

Kontuen ganbera: Iruñeko etxe zaharrenaren eta ingurukoen istorioask

Fermín Erbiti
Nafarroako Kontuen Ganbera

Kontuen Ganberaren egoitza Iruñeko eraikin gotiko nagusia da. Nafarroako Erreinuari eta ondorengo autogobernuari loturiko etxea dugu, bertan garrantzi handiko jarduerak egin baitira: herri finantzen kontrola, txanpongintza eta kultur ondarearen defentsa, besteak beste. Etxeak gordetzen dituen istorioak berreskuratzea da liburuaren helburu nagusia. Horrez gain, argitalpenak inguruko karrikek osatzen zuten Tecenderias auzoko kontuak ere islatzen ditu.

 
 
 
Nafarroako Kontuen Ganbera (DVD)

Nafarroako Kontuen Ganbera (DVD)

20 bat minutuko bideoak Kontuen Ganberaren historia eta gaur egungo egoera aztertzen ditu, aditu eta teknikari batzuen testigantzak tartekatuz. Bideoaren lehen zatiak Kontuen Ganbera zaharraren berri ematen du: Carlos II.ak 1365ean sortu zenetik XIX. mendean desagertu zen arte. Bigarren zatian, berriz, 1980an berriro martxan jarri zen instituzioaren berri ematen da: zereginak, lan egiteko modua...

Bideoak egoitza gotikoaren ezaugarriak ere azaltzen ditu.

 
 
 
Transparencia y control en la gestión de fondos públicos: la Cámara de Comptos de Navarra
Transparencia y control en la gestión de fondos públicos: la Cámara de Comptos de Navarra

Luis Ordoki Urdazi

Cámara de Comptos de Navarra / Thomson Aranzadi, 2005

Kontuen Ganberako idazkari nagusiaren lana da. Bertan Luis Ordokik zehatz-mehatz aztertzen ditu Nafarroako kontrol erakundearen historia eta gaur egungo egoera: berrizarpena, araudia, zereginak, antolaketa eta haren jardueraren irizpide nagusiak.

Kontuen Ganbera sakon ezagutu nahi duenarendako ezinbesteko liburua dugu. Horrez gain, irakurleak beste kontrol erakundeentzat ere baliagarriak izan daitezkeen ideiak aurkituko ditu.

 
 
 
Nafarroako Kontuen Ganbera
Nafarroako Kontuen Ganbera 

Liburuxkak Kontuen Ganberari buruzko informazio orokorra eskaintzen du. Kontuen Ganberaren zereginak azaltzeaz gain, antolaketa eta lan egiteko moduaren berri ematen du. Horrez gain, erreinuko Kontuen Ganbera zaharraren berri ere ematen du, 1365ean sortu eta Madrilgo zentralismoak desagerrarazi zuen arteko garaiaz.

Egoitza Iruñeko etxerik zaharrena izanik, haren ezaugarriak aipatzen dira. Bestalde, historian barna Ansoleaga karrikako etxean lan egin duten bestelako erakundeen berri ere ematen da.