Berriak

Bilaketa azkarra

Testua bilatu    

2017/11/09   Alfonso Sanchez Tabernero, Kontuen Ganberako topaketetan gonbidatu     [Castellano]

Nafarroako Unibertsitateko errektore Alfonso Sanchez Tabernero gurean izan da gaur, Kontuen Ganberako topaketetan hizlari. Horren helburua da Nafarroako politika, gizarte eta kultur arloko pertsonaiak gure egoitzara ekarri eta solasaldi bat egitea, pertsonaia ez ezik ordezkatzen duten instituzioen berri ere jasotzeko. Sanchez Tabernerok, besteak beste, Unibertsitatearen erronkez, unibertsitate irakaskuntzaren oraina eta geroaz, eta kazetaritzaren egoeraz hitz egin du. Aipatzekoa da  Nafarroako Unibertsitateak, egun gutxi barru, Madrilgo klinika zabalduko duela. Hemendik hilabete gutxira, Madrilen ere, graduondoko ikasketen zentroa martxan jarriko du.

Sanchez Tabernerok adierazi duenez, Kontuen Ganberaren etxea oso berezia da Nafarroako Unibertsitatearentzat, hementxe sortu baitzen 1952an.