Berriak

Bilaketa azkarra

Testua bilatu    

2018/10/31   Asun Olaetxeak bi txosten aurkeztu ditu Parlamentuan: udalen kontratazioa eta ikastolendako diru-ekarpenak     [Castellano]

Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxea Parlamentuan agertu da, azken hilabeteotan argitaratu dituen bi txosten aurkezteko: 9.000 biztanletik gorako udalen kontratazioa eta Bera, Viana, Altsasu eta Baztango Udalek herriko ikastolari emaniko diru-ekarpenei buruzkoa.

Lehenbiziko txostenari dagokionez, Iruñea eta Tutera azterketatik kanpo utzi dira, biei buruzko txostenean gaia zterturik dagoelako. Gainerako hamar udalek 100 kontratu egin zituzten 2006an eta 77 hurrengo urtean. 2016an sei kexa aurkeztu ziren, horietako hiru onartuak. 2017an, berriz, hiru kexa aurkeztu ziren, eta bakar bat ere ez zen onartu.

Kontuen Ganberak 40 kontratu aztertu ditu. Horren ondorioa da espedienteak behar bezala egin direla, gastuak jusifikaturik, baimendurik eta ongi  kontabilizaturik daudela.

Azkenik, epea amaituta duten kontratuak baina ematen segitzen direnak aipatu ditu. Burlatan eta Lizarran dute egoera txarrena: Burlatan 10 kontratuk baitute epea amaituta eta Lizarran 8.

Ikastolek jasotako diru-ekarpenei buruz, Berako Udalak 300.000 euroko laguntza eman dio ikastolari 2012tik 2017ra, gehiena garbiketa eta kalefakzioa ordaintzeko. Bi eraikin ere utzi dizkio.Bianako Udalari dagokionez, bi laguntza daude: bata 116.000 eurokoa ikastolari eta 29.000 ikastolaren fundazioari, beti ere 2012tik 2017ra. Altsasuko Udalak 240.000 euroko laguntza eman dio bertako ikastolari. 2017an deialdi publikoa egiten da, herriko ikastetxe guztiei zabalik. Lur publikoaren bi. Lagapen daude, eta eraikinen lagapena 1974tik 2007ra. Azkenik, Baztango Udala herri ikastola dela azpimarratzen da. 2012tik 2017rako gastua 280.000 eurokoa da.

Kontuen Ganberak dienez, azterturiko laguntza guztiak legezkoak dira, bat izan ezik: Berako Udalak Labiaga Ikastolari emanikoa, horretan ez baitago hitzarmenik.