Berriak

Bilaketa azkarra

Testua bilatu    

2016/12/01   Asun Olaetxea eta Luis Ordoki Parlamentuetako legelarien jardunaldietan hizlari     [Castellano]

Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxea eta idazkari nagusi Luis Ordoki Parlamentuetako legelarien elkarteak antolaturiko XXIII. jardunaldietan parte hartzen ari dira. Jardunaldiak gaur hasi dira, Gasteizko Herri Kontuen Euskal Epaitegiko egoitzan eta bihar amaituko dira. Gaur goizeko lehen hitzaldia Luis Ordokirena izan da. Nafarrak azpimarratu duenez, kontu epaitegien sinesgarritasuna bermatzeko ezinbestekoa da erakundeen independentzia, profesionaltasuna eta gardentasuna. Asun Olaetxeak bihar hitz eginen du, kontu epaitegien etorkizuneko erronkez antolaturiko mahai inguruan. Nafarrarekin ariko dira ekitaldian Jaume Amat i Reyero Katalunyako Kontu Epaitegiko presidentea eta Antonio Lopez Andaluziakoa.