Berriak

Bilaketa azkarra

Testua bilatu    

2017/09/01   Asun Olaetxea Parlamentuan agertuko da gaur zortzi, Ultzamako plantaren afera argitzeko sortu den ikerketa batzordearen aitzinean     [Castellano]

Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuan agertuko da irailaren 8an, Ultzamako biometanizazio plantaren afera argitzeko sortu den batzordearen aitzinean. Agerraldiaren helburua da batzordeak berak Kontuen Ganberari eskatu dion dokumentazioa ez emateko argudioak azaltzea. Eskaturiko dokumentuaak dira, besteak beste, plangintza memoria eta lanaren zirriborroa. Asun Olaetxearen agerraldia goizeko 9:30etan hasiko da.