Berriak

Bilaketa azkarra

Testua bilatu    

2017/12/11   Asun Olaetxeak, gaur zortzi, heldu den urteko lan programa aurkeztuko du Parlamentuan     [Castellano]

Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzordearen aitzinean agertuko da datorren astelehenean, abenduak 18, heldu den urteko lan programaren berri emateko. Horrez gain, aurten eginiko lana ere azalduko du lehendakariak. Taldeetako ordezkariek lan programan txostenen bat sartzeko asmorik badute, bileran izanen dute hori eskatzeko parada. Kontuen Ganberak bilera egin ondoren ezagutaraziko du 2018ko behin betiko lan programa.