Berriak

Bilaketa azkarra

Testua bilatu    

2018/04/17   Beteluko Araxes Eskolako talde bat, bisitan Kontuen Ganberan     [Castellano]

Beteluko Araxes Eskolako 5. eta 6. mailetako ikasleak bisitan etorri dira gaur Kontuen Ganberara. Araitz, Betelu, Errazkin eta Lezaetako neska-mutikoei etxea erakutsi ondoren, Kontuen Ganberaren lanaz ere hitz egin diegu. Begi bistakoa da ikasle txintxoak direla: aurretik prestaturiko galderak egin dizkigute, bat etxeaz eta baita etxe honetan egiten den lanaz ere. Bisita amaitu aurretik, argazkia egin diegu patioan, irakasle eta gure lehendakariarekin.