Berriak

Bilaketa azkarra

Testua bilatu    

2017/07/03   Asun Olaetxeak Madrilgo Kontu auzitegiaren jokamoldea gaitzetsi du     [Castellano]

Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxeak idazki bat idatzi du Madrilgo Kontu Auzitegiaren jokamoldea gaitsesteko. Berriki Kontu Auzitegia Nafrroako Gobernuarekin harremanetanjarri da 2014 eta 2015eko kontu batzuk eskatzeko. Gobernuak ezezkoa emanzio eskaerari, kontuak eskatu eta aztertzeko eskumena Kontuen Ganberarena dela argudiatuz. Asun Olaetxeak ere, komunikabideetara igorritako idazkian, horixe azpimarratu du, Foru Hobekuntzaren 18. artikuluak dioena gogoratuz: diru publikoaren kontrola Kontuen Ganberari dagokiola.

Olaetxeak gogoratu duenez, Madrilgo auzitegiak sekula ez ditu nafar instituzioen kudeaketa kontrolatu, eta berriki pizturiko polemika hutsala eta zentzugabea dela adierazi du.