Berriak

Bilaketa azkarra

Testua bilatu    

2017/11/22   Elortzibarreko Institutuko ikasle talde bat, Kontuen Ganberan bisitari     [Castellano]

Elortzibarreko Institutuko ikasle talde bat bisitan izan da gaur Kontuen Ganberan. DBHko laugarren mailakoak ziren, Ekonomia gaia ematen dutenak. Bisitaren helburua zen Kontuen Ganberak egiten duen lanaren berri jasotzea. Gure etxeko toki interesgarrienak erakusteaz gain, diru publikoaren kontrolaz hitz egin diegu. Amaitzeko, bideo instituzionala ikusi dute. Etxetik alde egin baino lehen, argazkia egin diegu barneko patioan.