Berriak

Bilaketa azkarra

Testua bilatu    

2011/12/19   Helio Robledak Kontuen Ganberaren datorren urteko fiskalizazio-programa aurkeztu du     [Castellano]

Helio Robleda, Kontuen Ganberako presidentea Parlamentuko mahaia eta eledunen batzordearen aitzinean agertu da gaur goizean, heldu den urteko fiskalizazio-programa aurkezteko.

Kontuen Ganberak 39 txosten eginen ditu datorren urtean. Foru Administrazioari dagokionez, azken hamarkadako osasun gastuaren eboluzioa aurkeztuko du. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzaren gastua ere fiskalizatuko du, eta baita irakaskuntza-zentroekin sinaturik dituen itunen eboluzioa ere. Iruzurraren aurkako plana eta Osasunbideak ospitaletako janari-zerbitzuak kanporatzeko duen egitasmoa dira, besteak beste, aztertuko diren beste gaiak.

Udalei dagokienez, 10.000 biztanletik gorako udalak fiskalizatuko dira, eta baita beste batzuk ere, horien artean Erriberri, Biana eta Lekunberri. Bestalde, txosten orokorragoa ere eginen da, Iruñerriako hirigintza aztertzeko.

Robledak Parlamentuan ezagutarazi duen proiektuan dago, halaber, Arartekoaren fiskalizazioa eta Unibertsitate Publikoari eginiko gomendioen jarraipena.