Berriak

Bilaketa azkarra

Testua bilatu    

2017/06/22   Kontu epaitegietako presidenteek administrazio publikoen kontuak azkarrago emateko eskatu dute     [Castellano]

Kontu epaitegietako ordezkariak Madrilen elkartu ziren atzo, kontrol lanari loturiko hainbat gai aztertzeko. Bilera amaituta administrazio publikoen kontuen aurkezpena aurreratzeko eskatzen duen adierazpena jakinarazi zuten. Izan ere, kontrol erakundeetako ordezkariek diotenez, kontuen aurkezpena aurreratzeak diru publikoaren gaineko kontrola erraztu eta hobetuko luke.