Berriak

Bilaketa azkarra

Testua bilatu    

2018/03/21   Kontuen Ganberako lehendakariak Lizarrako Oncineda-ri buruzko txostena azaldu du Parlamentuan     [Castellano]

Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxea Parlamentuko Landa Garapena, Toki Administrazio eta Ingurugiro batzordearen aitzinean agertu da gaur, Lizarrako Oncineda-ri buruzko txostena azaltzeko. Otsailean argitaraturiko txostenak Lizarrako Udalak Oncineda-ko jabeekin eginiko hirigintza hitzarmenak aztertu zituen. Asun Olaetxeak gogoratu duenez, hitzarmenak alkateak sinatu zituen, udal gobernu batzordearen baimenik gabe. Horrez gain, hitzarmenen inguruko aholkulari, kontrol eta jarraipen lanak kanpoko enpresen esku utzi ziren.

Kontua da hirigintza plan berria gelditu egin zela, jabeek epaitegietara jo zutela eta horrek nabarmen kaltetu dezakeela udalaren finantza egoera. Kontuen Ganberak eginiko kalkuluen arabera, kaltea 14 milioikoa izan liteke.