Berriak

Bilaketa azkarra

Testua bilatu    

2017/05/29   Kontu epaitegietako buruak Iruñean elkartu dira     [Castellano]

Estatuko kontu epaitegietako ordezkariak Iruñean elkartu dira gaur, Kontuen Ganberaren egoitzan, diru publikoaren kontrolari loturiko gai batzuk aztertzeko. Gaurko bileran, bereziki administrazio publikoen fiskalizazioa azkartzeko proposamenez hitz egin dute. Kontuen ikuskaritza aurreratzeko modu bakarra kontuen ixtea ere azkartzea denez, horixe bultzatzen saiatuko dira. Aldi berean, udalen ikuskaritza orokortzeko neurriez mintzatu dira.

 Bilera berean, presidenteeen taldeko buru berria izendatu dute: Avelino Viejo asturiarra izanen da hemendik aurrera.

Irudian, kontu epaitegietako buruak Kontuen Ganberaren egoitzan.