Berriak

Bilaketa azkarra

Testua bilatu    

2017/07/19   Nafarroako Gobernuak berretsi du Madrilgo Kontu Auzitegiak ez duela hemengo kontu publikoak kontrolatzeko eskumenik     [Castellano]

Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, uko egin dio Madrilgo Kontu Auzitegiak eskaturiko informazioa emateari. Estatuko Kontu Auzitegiak, pasa den martxoan, aurrekontu egonkortasun eta finantza irakunkortasunari loturiko informazioa eskatu zion Nafarroako Gobernuari. Gobernuak, ordea, ez zion informaziorik bidali, Nafarroako kontu publikoen kontrola Kontuen Ganberari dagokiola argudiatuta. Pasa den uztailaren 4an, Madrilgo Kontu Auzitegiko presidenteak 15 eguneko epea eman zion Barkos lehendakariari datuak bidaltzeko, bestela Kontu Auzitegiaren legeak aurreikusten dituen neurriak hartuko zituztela iragarriz. Nafarroako Gobernuak bereari eutsi dio, Madrilgo instituzioak hemengo kontuak kontrolatzeko eskumenik ez duelakoan.