Berriak

Bilaketa azkarra

Testua bilatu    

2017/07/21   Nafarroako Parlamentuak Kontuen Ganberaren aldeko adierazpena onartu du, Madrilgo Kontu Auzitegiak hemengo kontuak aztertzeko eginiko saioa ezagututa     [Castellano]

Nafarroako Parlamentuko talde politiko guztiek, aho batez, Kontuen Ganberaren aldeko adierazpen instituzionala onartu dute gaur, Mahai eta Eledunen Batzordearen bileran. Adierazpena Madrilgo Kontuen Auzitegiak Gobernuaren kontuak fiskalizatzeko egin duen saioaren ondorioa da. Madrilgo instituzioak, pasa den martxoan, informazio ekonomikoa eskatu zion Aranburu Ogasun kontseilariari txosten bat egiteko. Aranburuk ezezkoa eman zuen, lan hori Kontuen Ganberari dagokiola argudiatuz. Kontuen Auzitegiko presidenteak, pasa den uztailaren 4an, idazki bat igorri zion Uxue Barkos lehendakariari eskaera bera eginez. Gobernuak, berriro, ezetz erantzun zuen, Foru Hobekuntzaren arabera hemengo diru publikoaren kontrola Kontuen Ganberari dagokiola errepikatuz.