Berriak

Bilaketa azkarra

Testua bilatu    

2018/03/05   Nafarroaren eta Estatuaren arteko hitzarmen ekonomikoari buruzko jardunaldia oso arrakastatsua izan zen     [Castellano]

Nafarroaren eta Estatuaren arteko hitzarmen ekonomikoari buruz ostiralean antolaturiko jardunaldia oso arrakastatsua izan zen, bat bildu zuen jende kopuruari erreparatuta, eta baita hitzaldien kalitatea kontuan hartuta. 250 bat lagunek parte hartu zuten Nafarroako Gobernuak eta Kontuen Ganberak bultzaturiko ekimenean. Hasieran, Roldan Jimeno historialaria aurrekariez eta aurreko hitzarmenez mintzatu zen. Ondoren, Ogasuneko buru Javier Zabaletak hitzarmenak zergetan duen eragina azaldu zuen. Luis Esain Ogasuneko zuzendariak, doikuntzak azaldu zituen, eta Maite Dominguez Hitzarmenaren zerbitzu buruak diru ekarpenaz. Azkenik, Mikel Aranburu kontseilariak hitzarmenaren etorkizunaz hitz egin zuen.

Uxue Barkos lehendakariak egin zuen jardunaldiaren hasierako hitzaldia. Amaierakoa, berriz, Ainhoa Aznarez parlamentuko buruak.

Irudian, Barkos, Olaechea eta Aranburu jardunaldian parte hartu zuten hizlariekin.