Berriak

Bilaketa azkarra

Testua bilatu    

2017/02/20   Olaetxea Iruzurraren aurkako bulegoaz mintzatuko da Parlamentuan     [Castellano]

Asun Olaetxea lehendakaria Iruzurraren aurkako bulegoaz mintzatuko da gaur, eguerdiko ordu batean, Parlamentuan eginen duen agerraldian. Kontuen Ganberako arduraduna aipaturiko bulegoari buruzko lege proposamena aztertzeko eratu den batzordearen aitzinean hitz eginen du. Iruzurraren aurkako bulegoa sortzeko ekimena Gobernuari babesa ematen dioten lau koalizioek bultzatu dute.