Berriak

Bilaketa azkarra

Testua bilatu    

2017/09/08   Parlamentuko talde guztiak, UPN izan ezik, ados Kontuen Ganberarekin: ez da egokia zirriborroak Ultzamako plantari buruzko ikerketa batzordera bidaltzea     [Castellano]

Kontuen Ganberako lehendakari Asun Olaetxeak Ultzamako plantari buruzko ikerketa batzordeak eskaturiko zirriborroak ez bidaltzeko arrazoiak azaldu ditu gaur goizean Parlamentuan, batzordekideen aitzinean egin duen agerraldian. Olaetxeak berak eta Luis Ordoki legelariburuak azaldu dutenez, Kontuen Ganberaren iritzia behin betiko txostenak islatzen du, ez txostena egiteko erabili diren dokumentu edo zirriborroek. Hortaz, instituzioak ez du dokumentazio hori bidali behar, baina prest dago batzordearekin lanean segitzeko, edozein azalpen edo informazio gehigarri eskainiz. Azalpena entzunda, talde guztiek bat egin dute Kontuen Ganberaren argudioekin. UPNko eledun Sergio Sayasek, ordea, Olaetxearen ezezkoa "bihurrikeria" dela leporatu dio.