Berriak

Bilaketa azkarra

Testua bilatu    

2019/03/04   "Nafarroaren eta Estatuaren arteko Hitzarmen Ekonomikoa: jatorria, ondorioak eta etorkizuneko erronkiak" liburua aurkeztu dugu     [Castellano]

Nafarroako Gobernuak eta Kontuen Ganberak "Nafarroaren eta Estatuaren arteko hitzarmen ekonomikoa: jatorria, ondorioak eta etorkizuneko erronkak" liburua aurkeztu dute. Liburuak bi erakundeek iaz hitzarmen ekonomikoaz antolatu zuten jardunaldiko edukia jasotzen du. Ekitaldian Uxue Barkos lehendakariak, Asun Olaetxea Kontuen Ganberako lehendakariak eta Mikel Aranburu Ogasun eta Finantza Politikako kontseilariak parte hartu dute. Uxue Barkosek azpimarratu duenez, Nafarroako Gobernuak hitzarmen ekonomikoa biztanleriari ezagutarazteko konpromisoa hartu du, eta liburua borondate horren isla da. Lehendakariaren aburuz, hitzarmena gaukotzea izan da legegintzaldiko lorpen handienetakoa.

Asun Olaetxeak ere hitzarmenaren garrantzia nabarmendu du, autogobernuaren  tresna nagusia delako. "Nafarroan, gainerako foru lurraldeetan bezala, biztanleriak defendatu egiten du, sutsuki gainera, gaiaz gutxi jakin arren". Horregatik, gaiak publizitatea eta gardentasuna behar dituela gehitu du".

Liburua www.hitzarmenekonomikoa.nafarroa.eus irakur daiteke. Paperezkoa maiatzean argitaratuko da.