Berriak

Bilaketa azkarra

Testua bilatu    

2017/05/30   Uxue Barkos kontu epaitegietako presidenteekin elkartu da     [Castellano]

Uxue Barkos lehendakaria kontu epaitegietako presidenteekin elkartu zen atzo, Nafarroako jauregian. Tronu Aretoan eginiko harreran, lehendakariak kontrol instituzioen lanaren balioa azpimarratu zuen, legezkotasuna ez ezik eraginkortasuna ere aztertu behar dela nabarmenduz. “Zuek eraginkortauna, efizientzia eta ekonomia aipatzen dituzue askotan. Behin letra horrekin jolasean hasita, etika eta ekologia ere aipatzen ahal ditugu, horiek ere gobernua batek kontuan hartu beharreko irizpideak baitira”.

Barkosek Kontuen Ganberaren ibilbidea goraipatu zuen. “Laurogeiko hamarkadan berriro martxan jarri zenetik, independentzia eta profesionaltasuna erakutsi ditu, biak ala biak ezinbesteko ezaugarriak kontu epaitegi batez ari garelarik”.

Asun Olaetxeak, bere aldetik, kontu epaitegien erronkez mintzatu zen. “Argi dago ikuskaritza klasikotik harago joan behar dugula. Ez da aski kontuak eta legezkotasuna aztertzea. Biztanleriak eraginkortasuna eskatzen die administrazioei, eta guk gai izan behar dugu hori aztertzeko“. Olaetxeak gogoratu zuenez, zenbait arlotan errazagoa da irregulartasunak gertatzea, hala nola, diru-laguntzetan, hirigintzan edo lan obra publikoetan. Haren ustez, “arlo horiei lehentasuna eman behar zaie“ eta, bestalde, jendearen kezkak ere kontuan hartu behar digugu. Ezin gara bizi gure egoitzetan itxita, karrikako oihartzunari muzin eginez“.

Argazkian, Barkos lehendakaria kontu epaitegietako buruekin.