Lehendakaria

Lehendakariaren agurra

Asun Olaetxea 2016ko apirilaren 7an izendatu zuten Kontuen Ganberako lehendakari, Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuran gehiengoak horrela erabakita. Olaetxea kargua lortu duen lehen etxeko profesionala da, 1998tik Ganberako funtzionarioa baita, eta lehen emakumezkoa.

Kontuen Ganberako lehendakaria 2016ko apirilaren 26an jabetu zen bere karguaz, Nafarroako Parlamentuan eginiko ekitaldi batean. Nafarroako agintari nagusiak eta Estatuko kontu epaitegietako buruak izan ziren bertan.

Kontuen Ganberaren Foru Legeak jasotzen duenez, Nafarroako Parlamentuak sei urterako izendatzen du instituzioko burua.

Asun Olaetxearen aurretik, Kontuen Ganberak lau lehendakari izan ditu: Mariano Zufia (1981-1991), Patxi Tuñón (1991-1997), Luis Muñoz Garde (1997-2010) eta Helio Robleda (2010-2016).