Lehendakariaren curriculuma

Asun Olaetxea Estanga Betelun (Nafarroa) sortua da, 1966an. Iruñeko Enpresa Eskola Unibertsitarioan enpresa ikasketak egin zituen eta, ondoren, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Tokiko ogasunen kudeaketan aditua (Nafarroako Unibertsitate Publikoan, 1992an), Auditoria Finantzarioko ikasketak ere eginak ditu (UNED, 2001ean). Zuzendaritza eta Kudeaketa Publikoko masterra ere badu (Nafarroako Unibertsitate Publikoa, 2010ean).

Haren lan ibilbideari dagokionez, 1988an Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuan hasi zen lanean, udal eta kontzejuen ekonomia aholkulari. 1998an Kontuen Ganberan hasi zen, auditoretzako teknikari, oposizioa gainditu ondoren.

2005ean Kontuen Ganberako auditore bihurtu eta zeregin horretan aritu zen 2016ko apirilera arte. Urte hartan, Nafarroako Parlamentuak Kontuen Ganberako lehendakari izendatu zuen. Asun Olaetxea da lehendakaritza hartu duen Ganberako lehen funtzionarioa.