Lehendakariaren agurra

Lehendakariaren agurra

Nafarroako Kontuen Ganberak diru publikoaren kudeaketa gardena bermatzea du helburu nagusi. Hori horrela izanik, beharturik gaude jokamolde eredugarria erakustera, alegia, gure jardueraren berri zehatz eta garbia biztanleriaren esku uztera. Hori da bisitatzen ari zaren web orriaren xedea.

Kontuen Ganbera historia luzeko erakundea da. Carlos II. nafar erregeak 1365ean sortua, XIX. mendeko liberalismo zentralistak desagerrarazi zuen eta 1980an berreskuratu genuen. Zazpi mendeko historia ahantzi nahi ez badugu ere, etorkizunari begira bizi gara, beti ere erronka berriak hartuz, legeak agindu dizkigun bi zereginak ahalik eta hobekien egiteko asmoz: diru publikoaren fiskalizazioa eta Parlamentuari eskainiriko aholkularitza lana, ekonomia eta finantza gaietan.

Web orri honek Iruñeko Ansoleaga karrikako egoitza zabalduko ahal dizu! Horra hor gure nahia. Izan ere, Internet bidez ez ezik, bertatik bertara ezagutzea merezi duen etxea baita gurea. XIII. mendeko eraikina da, hiriko etxerik zaharrena, gotiko estiloko bakarra. Har ezazu, beraz, gure egoitza bisitatzeko gonbitea. Eta web orriak eskaintzen dizun ibilbidea oparo eta interesgarria izan dakizula!

Asun Olaechea Estanga
Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakaria