Txostenak

Bilaketa azkarra

Azken berrietara itzuli
Testua bilatu 

  

2018/10 9.000 biztanletik gorako udalek eginiko kontratazioak (2016-2017)  2018/04/17

Txostenaren laburpena
Castellano ]       Imprimatu       Txosten osoa pdf

9.000 biztanletik gorako udalek eginiko kontratazioak (2016-2017)

Nafarroako Kontuen Ganberak 9.000 biztanletik gorako udalek eginiko kontratazioei buruzko txostena argitaratu du. Iruñea eta Tutera ez dira azterketan sartu, urteroko txostenetan aztertzen baita gaia.

Txostenak dioenez, iaz administrazio publikoek eginiko 136 kontratuetan 136 milioi gastatu ziren. Udal administrazioak 275 kontratu egin zituen, 35 milioiko gastuarekin. Aurreko urteko datuekin alderatuz, kontratu kopurua jaitsi egin zen -2016an 1.041 egin ziren-, baina zenbateko osoa handitu egin zen, aurreko urtekoa 162 milioi izan baitzen. Toki administrazioan kontratu kopurua ez ezik, bertan gastaturikoa ere murriztu egin zen, 52 milioitik 35era.

Kontratu motari dagokionez, orokorrean laguntza-kontratua da erabiliena, % 59rekin. Udal administrazioan, berriz, obra-kontratua da gehien erabiltzen dena, % 52rekin.

Udalek erabilitako prozedura erabiliena prozedura irekia da (%71); prozedura negoziatua kontratuen %24an erabili zen.

Kontuen Ganberak udalek eginiko kontratuen aurkako kexak ere aztertu ditu. Iaz 33 izan ziren, eta horietako 14 onartu egin ziren, osorik edo partzialki.

Txostenak kontratuen lagin baten azterketaren berri ere ematen du. Kontuen Ganberak dioenez, oro har, arauak bete egiten dira, gastuak justifikaturik daude, baimendurik eta kontabilizaturik. Dena den, salbuespen batzuk aipatzen dira.

Badira kontratuaren epea amaituagatik indarrean dirautenak. Horixe gertatzen da, batez ere, Burlatan, Lizarran eta Tafallan. Hamar, zortzi eta zazpi kasu dituzte, hurrenez hurren. Aipatzekoa da Lizarra eta Tafallako Udalek horretan duten arazoa, amaitu gabeko kontratuen bataz besteko luzapena zazpi urte eta erdikoa baita Lizarran, eta bost urtekoa Tafallan.

Txostenak administrazio kontratazioa hobetzen segitzeko aholku batzuk ere eskaintzen ditu, horien artean azpimarra merezi duten bi: kontratatu beharreko zerbitzua justifikatzeko txostena egitea eta kontratuen iraunaldia errespetatzea.

Txosten osoa PDF artxiboan deskargatu

Web orrian sartu ditugun txostenek informazio ematea dute helburu. Bertsio ofiziala, beti ere, Nafarroako Parlamentura eta fiskalizaturiko erakundera bidalitakoak dira.

Kontuen Ganberak web orrian ematen dituen datuak erabiltzea baimentzen du, baldin eta informazio iturria aipatzen bada.