Txostenak

Bilaketa azkarra

Azken berrietara itzuli
Testua bilatu 

  

2017/08 Aiegiko Udala (2015)  2017/04/12

Txostenaren laburpena
Castellano ]       Imprimatu       Txosten osoa pdf

Aiegiko Udala (2015)

Nafarroako Kontuen Ganberak Aiegiko Udalaren 2015eko kontuak eta haren finantza egoera aztertu ditu. Txostena udalak berak eskatu zuen.

Aiegiko Udalaren 2015eko kontuen laburpena hauxe da: 1,1 milioi gastatu eta 1,2 milioi bildu zuen. Gastu nagusiak honakoak dira: langileria (477.000 euro), ondasun eta zerbitzu arruntak (472.000 euro) eta inbertsioak (90.000 euro). Diru-sarrerei dagokionez, handienak ohiko transferentziak dira (657.000 euro) eta ondoren zuzeneko zergak (436.000 euro) eta udal tasak (100.000 euro).

Kontuen Ganberak dioenez, Aiegiko 2015eko kontuek ez dute islatzen ez finantza egoera, ez ondasun egoera eta ezta aurrekontu emaitza ere. Horren arrazoia da ondasun zerrendarik ez dagoela eta, batez ere, balantzean sartu gabeko inbertsioak daudela eta akatsak zordun eta hartzekodunen saldoetan.

Txostenak dioenez, Aiegiko Udalak ez ditu zehazturik kontu-prozedura eta irizpideak; barne kontrol sistema eskasa da, eta sistema informatikoak ematen dituen kontuak ez dira birpasatzen. Hori dena ikusta, Kontuen Ganberak dei bat egiten dio Udalari langileria behar horietara egoki dezan, kudeaketa gardena lortu ahal izateko.

Aiegiko Udalaren epe luzeko zorra 923.000 eurokoa da, udal kiroldegia egiteko hartua.

Txosten osoa PDF artxiboan deskargatu

Web orrian sartu ditugun txostenek informazio ematea dute helburu. Bertsio ofiziala, beti ere, Nafarroako Parlamentura eta fiskalizaturiko erakundera bidalitakoak dira.

Kontuen Ganberak web orrian ematen dituen datuak erabiltzea baimentzen du, baldin eta informazio iturria aipatzen bada.