Txostenak

Bilaketa azkarra

Azken berrietara itzuli
Testua bilatu 

  

2018/03 Altsasuko Udala (2016)  2018/03/08

Txostenaren laburpena
Castellano ]       Imprimatu       Txosten osoa pdf

Altsasuko Udala (2016)

Nafarroako Kontuen Ganberak Altsasuko Udalaren 2016ko kontuei buruzko txostena kaleratu du.

Altsasuko Udalak 7.471 biztanle ditu, eta kudeaketarako bi erakunde autonomo sortuak ditu: Musika Patronatua eta Aita Barandiaran Zaharren Egoitza. Erakunde horien datuak kontuan harturik, udalaren gastuak 7,6 milioi dira, eta diru-sarrerak 7,4 milioi.

Altsasuko Udalak sozietate publiko bat ere badu: 2009an sorturiko Atabo Altsasu S.L., zenbait kirol-instalazioren kudeaketarako.

Txostenak dioenez, udalaren gastuak 6,3 milioi dira. Langile-gastuak dira nagusiak, 2,3 milioirekin. Ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuek 1,3 milioi egin zuten, eta antzekoa gastatu zen transferentzia arruntetan. Inbertsioetan, berriz, milioi bat gastatu zen.

Diru-sarrerei dagokienez, transferentzia arrunten bidez 2,4 milioi bildu zen, zuzeneko zergek bi milioi eman zuten eta tasei esker 890.000 euro.

Kontuen Ganberak dioenez, udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu ondarearen irudia, gastu eta diru-sarreren likidazioa eta udalaren finantza-egoera. Bi salbuespen aipatzen dira: gaurkotu gabeko ondasunen inbentarioa eta Atabo Altsasu sozietateko administrariek ez dituztela kontuak egin.

Udalaren finantza-egoerari dagokionez, ona da. Kontuan hartzekoa da diruzaintza-gerakina duela (1,8 milioi), eta aurrezki garbia. Zor bizia diruzaintza-gerakinaren antzekoa da, eta azken urteotan jaitsi egin da.

Txostenak udalaren eta haren erakunde autonomoen kudeaketa hobetzen segitzeko gomendio batzuk ematen ditu. Horien artean, ahalik eta azkarren egin beharreko bat: geldiarazita dauden hirigintzako garapenei ekitea. Hiru dira geldirik dauden garapenak: Dermau, Lezalde, Otadia eta Zelandi. Horietan udalak dirua aurreratu egin du eta galtzeko arriskuan dago.

Txosten osoa PDF artxiboan deskargatu

Web orrian sartu ditugun txostenek informazio ematea dute helburu. Bertsio ofiziala, beti ere, Nafarroako Parlamentura eta fiskalizaturiko erakundera bidalitakoak dira.

Kontuen Ganberak web orrian ematen dituen datuak erabiltzea baimentzen du, baldin eta informazio iturria aipatzen bada.