Txostenak

Bilaketa azkarra

Azken berrietara itzuli
Testua bilatu 

  

2018/07 Azkoiengo Udala (2016)  2018/03/26

Txostenaren laburpena
Castellano ]       Imprimatu      

Azkoiengo Udala (2016)

Nafarroako Kontuen Ganberak Azkoiengo Udalaren 2016ko kontuei buruzko txostena kaleratu du. Azkoiengo Udalak 5.837 biztanle ditu. Udalak erakunde autonomo bat du: Udal Musika Eskola.

Azkoiengo Udalaren gastuak 4,6 milioi dira eta diru-sarrerak, berriz, 5,3 milioi. Langile-gastuak dira nagusiak, 1,9 milioirekin. Ondoren, ondasun arrunten eta zerbitzuen gastuak datoz, 1,8 milioirekin.

Diru-sarrerei dagokienez, transferentzia arrunten bidez 2,1 milioi bildu zen, eta zuzeneko zergei esker 1,6 milioi. Ondare bidezko diru-sarrerei esker 750.000 euro bildu ziren, eta udal tasa eta prezioen bidez milioi erdi bat.

2016ko ekitaldian gastuak eta diru-sarrerak jaitsi egin ziren: gastuak %18 eta diru-sarrerak, berriz, %6.

Kontuen Ganberak dioenez, udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu ondarearen irudia, gastu eta diru-sarreren likidazioa eta udalaren finantza-egoera. Salbuespen bakarra aipatzen da: gaurkotu gabeko ondasunen inbentarioa. Dena den, aipatzekoa da udala hasia dela gaurkotze lanetan.

Azkoiengo Udalaren finantza jarduera legediaren araberakoa da. Dena den, kontratazioan kontu hartzaileak salaturiko lege hauste batzuk daude.

Azkoiengo Udalaren finantza egoera ona da. Alde horretatik, aipatzekoa da diru-sarrera arruntak gastuak baino handiagoak direla (milioi bateko aldea), diruzaintzako gerakina 1,7 milioikoa dela eta zorra jaisten joan dela, 2,1 milioiraino.

Web orrian sartu ditugun txostenek informazio ematea dute helburu. Bertsio ofiziala, beti ere, Nafarroako Parlamentura eta fiskalizaturiko erakundera bidalitakoak dira.

Kontuen Ganberak web orrian ematen dituen datuak erabiltzea baimentzen du, baldin eta informazio iturria aipatzen bada.