Txostenak

Bilaketa azkarra

Azken berrietara itzuli
Testua bilatu 

  

2016/34 Barañaingo Udala (2015)  2016/11/23

Txostenaren laburpena
Castellano ]       Imprimatu       Txosten osoa pdf

Barañaingo Udala (2015)

Nafarroako Kontuen Ganberak Barañaingo Udalaren iazko kontuei buruzko txostena kaleratu du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: 201eko aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna, udalaren finantza-egoera eta azken txostenetako gomendioen jarraipena.

Barañaingoa 20.475 biztanleko udalerria da. Bi erakunde autonomo ditu: Lagunak Udal Kirol Zerbitzua eta Luis Morondo Musika Eskola. Udal fundazio bat ere badu herriko auditorioa kudeatzeko.

Txostenak dioenez, Barañaingo Udalak iaz 14,2 milioi gastatu eta 15,8 milioi bildu zituen.

Langileriarena da gastu handiena: 7,2 milioi. Bestelako ohiko ondasun eta zerbitzuetan 5 milioi gastatu zuen, transferentzietan 900.000 euro eta inbertsioetan 800.000 euro.

Diru-sarrerei dagokienez, ohiko transferentziek 6,8 milioi egin zuten, zuzeneko zergek 4,5 milioi eta tasei esker 3,5 milioi bildu ziren.

Iazko gastuak %6 murriztu ziren aurreko urteko datuekin alderatuz. Diru-sarrerak ere txikiagoak izan ziren, %14, hain zuzen.

201eko aurrekontu kitapenaren emaitza positiboa izan zen bi milioitan. Bestalde, urte amaieran diruzaintzan 6,3 milioi zeuden gastu orokorretarako.

Epe luzeko zorra 1,3 milioikoa da, aurreko urtekoa 300.000 euro txikiagoa.

Barañaingo Udalak bete egin du aurrekontu egonkortasuna eta finantza iraunkortasunerako irizpideak.

Kontuen Ganberak dioenez, Udalak aurkezturiko aurrekontu kitapenak ongi islatzen ditu ekonomia jarduera eta aurrekontu egoera. Salbuespen bakarra udal ondasun zerrenda da, 1992tik gaurkotu gabe baitago.

Legezkotasunaren gaineko iritzia ere udalaren aldekoa da, haren finantza jardueran indarrean dagoen legedia betetzen duelako.

Txosten osoa PDF artxiboan deskargatu

Web orrian sartu ditugun txostenek informazio ematea dute helburu. Bertsio ofiziala, beti ere, Nafarroako Parlamentura eta fiskalizaturiko erakundera bidalitakoak dira.

Kontuen Ganberak web orrian ematen dituen datuak erabiltzea baimentzen du, baldin eta informazio iturria aipatzen bada.