Txostenak

Bilaketa azkarra

Azken berrietara itzuli
Testua bilatu 

  

2019/09 Barañaingo Udala (2017)  2019/04/12

Txostenaren laburpena
Castellano ]       Imprimatu       Txosten osoa pdf

Barañaingo Udala (2017)

Nafarroako Kontuen Ganberak Barañaingo Udalaren kontuei buruzko txostena argitaratu du. Txostenak honako gai hauek aztertzen ditu: 2017ko aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna, udalaren finantza-egoera eta azken txostenetako gomendioen jarraipena.

Barañainek 20.124 biztanle ditu. Udalak bi erakunde autonomo ditu: Lagunak Udal Kirol Zerbitzua eta Luis Morondo Musika Eskola. Udal fundazio bat ere badu herriko auditorioa kudeatzeko.

Txostenak dioenez, Barañaingo Udalak iaz 14,6 milioi gastatu eta 15 milioi bildu zituen.

Langileriarena da gastu handiena: 7,5 milioi. Bestelako ohiko ondasun eta zerbitzuetan 5 milioi gastatu zuen eta transferentzietan milioi bat euro baino gehixeago.

Diru-sarrerei dagokienez, ohiko transferentziek 67,2 egin zuten, zuzeneko zergek 4 milioi eta tasei esker 3,6 milioi bildu ziren.

Kontuen Ganberak azpimarratzen duenez, Barañaingo Udalaren finantza egoera ona da. Izan ere, ohiko diru-sarrerak aski dira funtzionamendu gastuei eta finantza-zamari aurre egiteko. Are gehiago: milioi eurotik gorako aurrezkia dago. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina ere kontuan hartzekoa da: 7,8 milioi. Udalaren zorra oso apala da: 800.000 euro.

Udalak aurkezturiko aurrekontu kitapenak ongi islatzen ditu ekonomia jarduera eta aurrekontu egoera. Salbuespen bakarra udal ondasun zerrenda da, 1992tik gaurkotu gabe baitago.

Legezkotasunaren gaineko iritzia ere udalaren aldekoa da, haren finantza jardueran indarrean dagoen legedia betetzen duelako.

Auditorio Fundazioari dagokionez, honakoak dira zenbaki nagusiak: 674.000 euroko diru-sarrerak eta 688.000 euroko gastuak. Kontuen Ganberak Fundazioaren diru-arazoak aipatzen ditu. Laguntza-kontratuetan ez da legedia betetzen, eta langileriaren kontratazioan ere ez dira betetzen fundazio publikoek bete beharreko printzipioak: berdintasuna, meritu eta ahalmena. Kontuen Ganberak dioenez, Fundazioaren barne kontrola hobetu beharra dago, eta diruzaintzako tentsioak gainditu. Hori guztia ikusirik, Kontuen Ganberaren proposamena da Udalak har dezala zuzenean auditorioaren kudeaketa.

Txosten osoa PDF artxiboan deskargatu

Web orrian sartu ditugun txostenek informazio ematea dute helburu. Bertsio ofiziala, beti ere, Nafarroako Parlamentura eta fiskalizaturiko erakundera bidalitakoak dira.

Kontuen Ganberak web orrian ematen dituen datuak erabiltzea baimentzen du, baldin eta informazio iturria aipatzen bada.