Txostenak

Bilaketa azkarra

Azken berrietara itzuli
Testua bilatu 

  

2017/20 Berriobeitiko Udala (2016)  2017/10/18

Txostenaren laburpena
Castellano ]       Imprimatu      

Berriobeitiko Udala (2016)

Nafarroako Kontuen Ganberak Berriobeitiko Udalari buruzko txostena kaleratu du. Bi kontu nagusi aztertu dira bertan: 2016ko kontuak eta jarduera ekonomikoaren legezkotasuna.

Berriobeitiko Udalak hamar kontzeju ditu: Aitzoain, Añezkar, Artika, Ballariain, Berriogoiti, Berriobeiti, Elkarte, Larrageta, Lotza eta Oteitza.

Azken urteotan, nabarmen hazi da Berriobeitiko biztanleria. 2001ean 1.200 biztanle zituen eta iaz 6.700raino heldu zen. Artika da gehien handitu den herria eta biztanle gehien biltzen duena: 4.200.

Berriobeitiko Udalak 4,3 milioi gastatu zuen iaz: ohiko ondasun eta zerbitzuetan 1,7 milioi; langilerian, milioi bat; ohiko transferentzietan, 380.000 euro; eta inbertsioetan, 300.000 euro.

Diru-sarrerak 4,8 milioi izan ziren: zuzeneko zergek 2,4 milioi egin zuten; ohiko transferentzien bidez milioi bat lortu zuen: prezio publikoei esker, 700.000 euro; eta ondare bidezko diru-sarreren bitartez, 625.000 euro.

Txostenak dioenez, Berriobeitiko Udalaren kontuek ongi islatzen dute ondare eta finantza egoera, eta baita 2016ko aurrekontu emaitza ere. Legezkotasunaz ere aldeko iritzia ematen du, Udalaren jarduera ekonomikoa legediaren araberakoa baita.

Aipatzekoa da Udalaren finantza egoera nabarmen hobetu dela azken urteotan. 2010eko txostenak egoera zaila islatzen zuen: zor maila handia zegoen, diruzaintzako gerakin negatiboa eta aurrezki falta. 2016ko kontuek, ordea, bestelako egoera islatzen dute: diru-sarrerak gastuak baino handiagoak dira (1,7 milioi gehiago); diruzaintzako gerakina handia da (milioi bat baino gehiago); eta zorra hiru milioiraino jaitsi da.

Hiru milioiko zorraren herena Artikako Kontzejuak emaniko diru aurrerakinetik dator. 2010eko abenduan eta 2011ko urtarrilean emaniko bi aurrerakin dira, 1,2 milioi guztira, interesik gabe emanak. Udalak ez du orain arte zor hori itzuli.

Txostenak Udalaren finantza egoera ona azpimarratzen du. Azken urteotan, Udalak gastuei eusteko ahalegin handia egin du, eta horren fruitua da oraingo egoera.

Web orrian sartu ditugun txostenek informazio ematea dute helburu. Bertsio ofiziala, beti ere, Nafarroako Parlamentura eta fiskalizaturiko erakundera bidalitakoak dira.

Kontuen Ganberak web orrian ematen dituen datuak erabiltzea baimentzen du, baldin eta informazio iturria aipatzen bada.