Txostenak

Bilaketa azkarra

Azken berrietara itzuli
Testua bilatu 

  

2016/39 Burlatako Udala (2015)  2016/12/28

Txostenaren laburpena
Castellano ]       Imprimatu       Txosten osoa pdf

Burlatako Udala (2015)

Nafarroako Kontuen Ganberak Burlatako Udalari buruzko ikuskaritza-txostena plazaratu du. Bertan, 2015ekoko kontu orokorra, legezkotasuna eta Udalaren finantza-egoera aztertzen dira.

Burlatako Udalak udal hirigintza sozietate bat du, kide pribatu berarekin beste bi dituena: Ripaberri Desarrollo Urbano SL, desagertzeko bidean, eta Erripagaña Desarrollo Urbano SL.

Txostenak dioenez, Burlatako Udalak 15,6 milioi gastatu eta 14,2 bildu zituen. Gastuetan langileriarena da nagusia: 8 milioi. Beste 4,5 milioi ohiko ondasun eta zerbitzuetan gastatu ziren, eta 1,4 milioi ohiko transferentzietan.

Diru-sarrerei dagokienez, transferentziek 6,4 milioi egin zuten, zuzeneko zergek 3,9 milioi, eta prezio publikoek 2,7 milioi.

Aurreko urteko datuekin alderatuz, gastuak %6 handitu ziren eta diru-sarrerek, berriz, behera egin zuten, %6 ere.

Urte amaierako aurrekontu emaitza negatiboa izan zen 325.000 eurotan, gastuak handiagoak izan baitziren gastuak baino. Bestalde, altxortegian gerakin negatiboa du: -4 milioi.

Burlatako Udalaren zorra 340.000 eurokoa da, eta ia erdian gutxitu da azken urtean.

Kontuen Ganberak dioenez, kontu orokorrak ongi islatzen ditu aurrekontu kitapena, ondare egoera eta eragiketa ekonomikoak. Salbuespen bakarra ondasun zerrenda da, gaurkotu gabe dagoelako.

Legezkotasunari dagokionez, udalak haren finantza-jardueran bete egiten du indarrean dagoen legedia.

Txostenak 2006tik 2015era arteko gastu eta diru-sarreren bilakaera aztertu du. Begi bistakoa da, alde horretatik, gastuak nabarmen gutxitu direla, batez ere inbertsioen jaitsieragatik. Aipatzekoa da 2009ko gastuak ia 20 milioira heldu zirela, eta urte hartan 4,4 milioiko inbertsioak egin zirela. 2015ean, 1,2 milioiko inbertsioak egin ziren.

Laburbilduz: Burlatako Udalak zorra gutxitzea lortu du, baina arazoak ditu urteko kontuak orekatzeko, gastuak handiagoak baitira diru-sarrerak baino. Beraz, gastuei eutsi eta sarrerak handitzeko ahalegina egin beharko luke, eta altxortegiko emaitza negatiboa gainditu.

Txosten osoa PDF artxiboan deskargatu

Web orrian sartu ditugun txostenek informazio ematea dute helburu. Bertsio ofiziala, beti ere, Nafarroako Parlamentura eta fiskalizaturiko erakundera bidalitakoak dira.

Kontuen Ganberak web orrian ematen dituen datuak erabiltzea baimentzen du, baldin eta informazio iturria aipatzen bada.