Txostenak

Bilaketa azkarra

Azken berrietara itzuli
Testua bilatu 

  

2017/01 Egues Ibarreko Udala (2015)  2017/01/18

Txostenaren laburpena
Castellano ]       Imprimatu       Txosten osoa pdf

Egues Ibarreko Udala (2015)

Nafarroako Kontuen Ganberak Eguesibarko Udalaren 2015eko kontuak aztertu ditu. Txostenak honakoaz ematen du iritzia: aurrekontu kitapena,legezkotasuna eta udalaren finantza egoera.

Eguesibarko Udala 10 kontzejuk, bost jaurerrik eta hiru lekuk osatzen dute. Leku horietako bitan dago biztanleriaren %85: Gorraitzen eta Sarrigurenen. Txostenak azpimarratzen duenez, Eguesibarko biztanle kopurua nabarmen handitu da azken urteetan. Gaur egun, 20.000 biztanle ditu, duela hamar urte halako hiru.

Udalak bi sozietate publiko ditu, biak hirigintza arlokoak: Andacelay S.L. eta Gestión y Promociones Egüés 21-II, S.L.

2015ean, Eguesibarko Udalak 10,2 milioi gastatu eta 11 bildu zituen. Gastuen artean, langileriarenak dira nagusiak: 4,8 milioi. Ondoren, ohiko ondasun eta zerbitzuenak datoz: 3,6 milioi. Gastu nabarmena duten beste bi kontzeptuak inbertsioak eta ohiko transferentziak dira, milioi bana eskasarekin.

Diru-sarrerei dagokienez, ohiko transferentzien bidez 4,5 milioi bildu zen, zerga zuzenen bitartez 4,3 milioi eta tasei esker 1,7 milioi.

Urte amaieran, Udalak 1,8 milioiko superabita zuen, eta zorrik ez.

Txostenak azken hamar urteotako finantza egoeraren bilakaera aztertu du. Epe honetan gastu kopurua berdintsua izan arren, arras ezberdina da gastuen osaketak. Izan ere, 2007ra arte inbertsioak handiak izan ziren, eta geroztik behera egin zuten. Ohiko ondasun eta zerbitzuen gastuek, eta langileriarenak ere, gora egin dute, biztanleriaren gorakadaren ondorioz.

Eguesibarko Udalak hirigintzatik zetorren dirua erabiltzen zuen gastu eta diru-sarrerak orekatzeko. Diru-sarrera hori desagerturik, lehen aldiz 2013an lortu zuen kontuak berdintzea. 2015ean joera hori hobetu egin da, 1,4 milioiko aurrezkiarekin amaitu baitzuen urtea, eta diruzaintzan ere antzeko funtsarekin.

Txostenak dioenez, Eguesibarko Udalak aurrekontu egonkortasuneko eta finantza iraunkortasunerako helburuak bete egin ditu. Hornitzaileei ordaintzeko epe-muga ere betetzen du, bataz beste 28 egunean pagatzen baitu.

Txosten osoa PDF artxiboan deskargatu

Web orrian sartu ditugun txostenek informazio ematea dute helburu. Bertsio ofiziala, beti ere, Nafarroako Parlamentura eta fiskalizaturiko erakundera bidalitakoak dira.

Kontuen Ganberak web orrian ematen dituen datuak erabiltzea baimentzen du, baldin eta informazio iturria aipatzen bada.