Txostenak

Bilaketa azkarra

Azken berrietara itzuli
Testua bilatu 

  

2017/24 Sozietate publikoen zorra (2012-2015) eta huts eginiko abalak (2001-2015)  2017/11/23

Txostenaren laburpena
Castellano ]       Imprimatu      

Sozietate publikoen zorra (2012-2015) eta huts eginiko abalak (2001-2015)

Kontuen ganberak sozietate publikoen zorra eta huts eginiko abalak aztertu ditu gaur ezagutarazi duen txosten batean. Nafarroako zor publikoa aztertzen ari den Parlamentuko batzordeak eskaturik, Kontuen Ganberak egina zuen horretaz txosten bat. Aipaturiko batzordeak txosten hura osatzeko eskatu zion Kontuen Ganberari, sozietate publikoen azken urteotako zorra eta huts eginiko abalen inguruko informazioa ezagutzeko.

Txostenak dioenez, sozietate publikoen zorra erdira jaitsi da azken urteotan. 2012an 414 milioikoa zen bitartean, 204raino jaitsi zen duela bi urte. Zorraren zati nagusia bankuekin dute enpresa publikoek, eta gainerakoa enpresen artekoa da.

2012an Sozietate publikoek 368 milioiko zorra zuten bankuekin, eta handik urtera 176 milioira murriztu zen. Geroztik ere, gutxitzen joan da zenbatekoa: 2017ko hasieran, sozietate publikoen zorra 160 milioikoa zen.

Lau sozietatek dute ia zor osoa: Sodenak (102 milioi), Tuterako Nekazaritzako Elikagaien Hiriak (31 milioi), Navarra de Infraestructuras, Cultura, Deporte y Ocio, SL-k (23 milioi) eta Nasuvinsa-k (18 milioi) Aipatzekoa, alde horretatik, Sodenak Europako Inbertsio Bankuarekin hitzartu zuen 100 milioiko mailegua enpresa txiki eta ertainen proiektuak finantzatzeko, Moderna Planaren barnean.

Huts eginiko abalen zenbatekoa 39 milioikoa da, 2015eko datuen arabera. Zati nagusia (37 milioi baino gehiago) Nafinco-k emanak ziren, eta gainerakoak Sodenak. (Gogoratzekoa da 2011n bi sozietatek bat egin zutela).

Huts eginiko abal gehienak krisiaren urte larrienetakoak dira: 2011tik 2013ra. Enpresa bakar bateak hartu zuen huts eginiko zenbatekoaren 44.

Horrez gain, enpresei emaniko 12 milioiko abalak mailegu bihurtu dira. Hiru enpresatan dago mailegu horien ehuneko 70.

Web orrian sartu ditugun txostenek informazio ematea dute helburu. Bertsio ofiziala, beti ere, Nafarroako Parlamentura eta fiskalizaturiko erakundera bidalitakoak dira.

Kontuen Ganberak web orrian ematen dituen datuak erabiltzea baimentzen du, baldin eta informazio iturria aipatzen bada.