Txostenak

Bilaketa azkarra

Azken berrietara itzuli
Testua bilatu 

  

2017/05 Fuerte del Principe gazteendako egoitza  2017/02/23

Txostenaren laburpena
Castellano ]       Imprimatu      

Fuerte del Principe gazteendako egoitza

Kontuen Ganberak Iruñeko Fuerte del Principe gazteendako egoitzaren egoera aztertu du, Parlamentuko Ahal Dugu taldeak eskatuta.

Egoitza 1959an sortu zen, batxilergoko ikasleei zuzendua. Estatuaren menpekoa zen, harik eta Nafarroak Kultura eta Kirola arloen eskuduntzak bereganatu zituen arte. 1986an gertatu zen hori eta, orduan, Gazteria eta Kirol Nafar Institutuaren menpe geratu zen.

Geroztik, maila handiko kirolarien eta ikasleen egoitza bihurtu zen, beti ere arrakasta handia lortuz, plaza guztiak beterik egoten baitziren. Hori zela eta, 1996an beste eraikin bat egin zen.

Azken urteotan, egoera nabarmen aldatu da. Egoitzak 98 plaza eskaintzen ditu: 60 kirolarientzat, 25 ikasleentzat eta 13 egun batzuk pasatzeko ostatutzat erabiltzeko. Bada, ia erdiak hutsik daude.

Egoitzan zortzi lagun ari dira lanean. Kontuan hartzekoa da elikadura eta garbiketa zerbitzuak kanpoko enpresa baten esku daudela.

Egoitzak 460.000 bat euro gastatzen du urtean, eta 140.000 bildu. Diru-sarrerak kirolari eta ikasleek ordainduriko prezioak dira.

Egoitzaren kontuek ongi islatzen dituzte gastu eta diru-sarrerak. Elikadura eta garbiketaren kontratuen baldintzak ere bete egiten dira. Dena den, elikadura zerbitzua bere gain hartu zuen enpresak hobekuntza batzuk eskaini zituen eta momentuz ez ditu martxan jarri.

Txostenaren konklusioak ikusita, Kontuen Ganberak gomendio bat nabarmentzen du: egoitza berpizteko ahalegina egin behar dela. Horretarako, hasteko, publizitatea egitea komenigarria litzateke, biztanleriak zerbitzu horien berri jaso dezan.

Web orrian sartu ditugun txostenek informazio ematea dute helburu. Bertsio ofiziala, beti ere, Nafarroako Parlamentura eta fiskalizaturiko erakundera bidalitakoak dira.

Kontuen Ganberak web orrian ematen dituen datuak erabiltzea baimentzen du, baldin eta informazio iturria aipatzen bada.