Txostenak

Bilaketa azkarra

Azken berrietara itzuli
Testua bilatu 

  

2017/04 Irunberriko Gizarte Serbitzuen Mankomunitatea (2015)  2017/02/21

Txostenaren laburpena
Castellano ]       Imprimatu       Txosten osoa pdf

Irunberriko Gizarte Serbitzuen Mankomunitatea (2015)

Nafarroako Kontuen Ganberak Irunberriko Zahar Etxearen egoera aztertu du gaur kaleraturiko txosten batean. Txostena Parlamentuak eginarazi du, EH Bilduk hala eskatuta.

Irunberriko Zahar Etxeak bi eraikin ditu: hirugarren adinekoendako bata, psikogeriatrikoa bestea. Biak Nafarroako Gobernuak eginak dira, 1987an eta 2002an, hurrenez hurren. 119 pertsonendako lekua eskaintzen du: 89 Zahar etxean eta 30 psikogeriatrikoan. Aipatzekoa da egoile gehienak Iruñerrikoak direla, eta %8 besterik ez inguruko herrietakoak.

Irunberriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea arduratzen da kudeaketaz. Irunberriko alkatea da presidentea eta Zahar Etxean 45 langile ari dira.

2015eko kontuak aztertuta, honakoak dira datu nagusiak: gastuak 2,9 milioi dira, 1,6 milioi langileriarenak eta gainerakoak gastu arruntak. Diru-sarrerak 2,8 milioi dira, horietatik bi milioi kuoten eta Nafarroako Gobernuak itunduak dituen plazen bitartez lortuak. Urte amaieran, Zahar Etxean 77.000 euroko defizita zegoen, eta diruzaintzan gerakin negatibo nahiko handia: 266.000 euro.

Beraz, batetik, finantza egoera larria da. Bestetik, Zahar Etxeko eraikin eta instalazioak oso zaharkiturik daude eta Mankomunitateak ez du horri aurre egiteko modurik. Hori ikusita, eta eraikinak Gobernuarenak direla kontuan hartuz, Kontuen Ganberaren gomendioa da Gobernuak har dezala Zahar Etxearen kudeaketa, behar bezalako etorkizuna bermatzeko.

Txosten osoa PDF artxiboan deskargatu

Web orrian sartu ditugun txostenek informazio ematea dute helburu. Bertsio ofiziala, beti ere, Nafarroako Parlamentura eta fiskalizaturiko erakundera bidalitakoak dira.

Kontuen Ganberak web orrian ematen dituen datuak erabiltzea baimentzen du, baldin eta informazio iturria aipatzen bada.