Txostenak

Bilaketa azkarra

Azken berrietara itzuli
Testua bilatu 

  

2018/25 Iruñeko Udala (2017)  2018/12/14

Txostenaren laburpena
Castellano ]       Imprimatu       Txosten osoa pdf

Iruñeko Udala (2017)

Nafarroako Kontuen Ganberak Iruñeko Udalari buruzko txostena argitaratu du. 2017ko kontuak aztertzeaz gain, legezkotasuna eta finantza egoeraz ere iritzia ematen du. Azken txostenetan eginiko aholkuen jarraipena ere egin du.

Iruñeko Udalak bi erakunde autonomo ditu: Hirigintza Gerentzia eta Haur Eskolak). Udal enpresak lau dira: Comiruña, Mercairuña, Animsa eta Pamplona Centro Histórico. Aipatzekoa da iaz bat desagertu zela: Asimec. Izan ere, Udalak enpresak egiten zuen etxez-etxeko arreta zerbitzua bere gain hartzea erabaki zuen.

Iruñeko Udalak, iaz, 199,6 milioi gastatu eta 199 milioi bildu zituen.

Udalaren gastu nagusia langileriarena da: 89,7 milioi. Txostenak dioenez, Iruñeko Udalak 1.620 lanpostu ditu. Lanpostu horietatik 5678 bete gabe daude. Horien bi herenak kontratuen bidez betetzen dira. Udal langileen hirutik bat udaltzaina da.

Gastuen bigarren kapitulua ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketa da. Iaz 67 milio gastatu ziren horretan; inbertsioei dagokienez, 14 milioiko gastua izan zuten.

Iruñeko Udalaren diru iturria nagusia transferentziak dira, batez ere Nafarroako Gobernutik jasoak. Bide horretatik, iaz, 98 milioi jaso zituen; zuzeneko zergen bidez 52 milioi bildu ziren, eta beste 32 tasa eta prezio publikoei esker.

Finantza egoera ona eta zorraren murrizketa

Iruñeko Udalaren finantza egoera ona da. Izan ere, haren diru-sarrerak gastuak baino handiagoak dira eta horrek aurrezkia sortzen du. Bestalde, udalak badu zorra aldez aurretik kitatzeko ahalmenik. Iaz bost milioiko zorra aurretik kitatzeaz gain, 13,7 milioitan gutxitu zuen zorra, 72 milioitan utziz.

Udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu ondasun eta finantza egoera, eta baita urte amaierako emaitza ere. Salbuespen bakarra aipatzen da: funtzionarioen montepioak sortuko dituen gastuak ez daudela balantzean jasoak.

Legezkotasunaz ere aldeko iritzia islatzen da, Iruñeko Udalaren jarduera ekonomikoa legediaren araberakoa baita.

Txostenak bi udal zerbitzuren kudeaketa aldaketak gastuan izan duen eragina aztertu du: etxez-etxeko arreta eta Haur Eskoletako janari eta garbiketa. Lehenbizikoak Asimec udal enpresak egiten zuen eta aurten udalak bere gain hartu du. Bigarrena enpresa pribatu batzuek egiten zuten.

Aipatzekoa da kostuan ez dela aldaketa handirik izan. Etxez-etxeko arreta zerbitzuaren kostua 5,9 milioikoa izan zen iaz, eta 6,1 milioikoa aurten. Haur Eskoletako janari eta garbiketa zerbitzua, berriz, merkeago atera da: 1,5 milioitik 1,4ra.

Azkenik, Kontuen Ganberak gomendio batzuk ematen ditu udal kudeaketa hobetzen segitzeko. Horietako bat barne kontrola hobetzeko, "kudeaketa ekonomikoa hobetzeko funtsezko tresnatzat erabiltzeko". Txostenak dioenez, barne kontrola tokiko Ogasunen Legeak aurreikusitako arlo guztietan martxan jarri behar da.

Txostenak balorazio ponentziaren azterketa amaitzeko eskatzen du, eta kontratuen gehienezko iraupena errespetatzeko, legeak aurreikusi ez dituen luzapenak gerta ez daitezen.

Txosten osoa PDF artxiboan deskargatu

Web orrian sartu ditugun txostenek informazio ematea dute helburu. Bertsio ofiziala, beti ere, Nafarroako Parlamentura eta fiskalizaturiko erakundera bidalitakoak dira.

Kontuen Ganberak web orrian ematen dituen datuak erabiltzea baimentzen du, baldin eta informazio iturria aipatzen bada.