Txostenak

Bilaketa azkarra

Azken berrietara itzuli
Testua bilatu 

  

2019/03 Iruñerriko Zerbitzuak sozietate publikoaren langileriaren kontratazioa (2012-2017)  2019/03/15

Txostenaren laburpena
Castellano ]       Imprimatu       Txosten osoa pdf

Iruñerriko Zerbitzuak sozietate publikoaren langileriaren kontratazioa (2012-2017)

Nafarroako Kontuen Ganberak Iruñerriko Zerbitzuak sozietate publikoaren langileriaren kontratazioa aztertu du. Enpresa publikoa Iruñerriko Mankomunitateak sortu zuen zerbitzuak emateko.

Txostenaren eskaera Nafarroako Parlamentuak egin zuen, UPNk bultzaturik. 2015 eta 2017 arteko langileriaren kontratuak aztertzeko eskatu zuen, bereziki Estatuaren aurrekontu egonkortasunerako legearen mugak gainditzen omen zituztenak. Kontuen Ganberak garai luzeagoa hartu eta 2012-2018 arteko epeko kontratazioak aztertu ditu.

Txostenaren sarrerak dioenez, Iruñerriko Zerbitzuak sozietateak ur-hornidura, hondakinen bilketa eta Iruñerriko Ibai Parkea kudeatzen ditu. 475 langile ditu, horietako 68 aldi baterako kontratatuak. Langileriaren gastua 22 milioi da.

2012tik 2017ra enpresak 79 langileren aukeraketa prozesu egin zituen: 35 barne promozioak izan ziren, 22 kanpoko langileak hartzeko, 13 barne leku-aldaketa eta 9 aldi baterako kontratatuendako lan poltsarako. Espediente horietatik, 41 aztertu dira.

Iruñerriko Mankomunitatearena sozietate publikoa izanik, langileriaren aukeraketan hiru printzipio bermatu behar dira: berdintasuna, meritua eta ahalmena. Halaber, deialdiak ezagutarazi behar dira eta, beti ere, aukeraketa prozesuetan inpartzialtasunez eta profesionaltasunez jokatu behar dute.

Kontuen Ganberak dioenez, langileriaren kontratazioak hori dena bete egin du: berdintasun, meritu eta ahalmena kontuan hartu dira; deialdien publizitatea egin da; eta gardentasuna ere bermatu da.

Aldi baterako langileak behin betiko bihurtzeko garaian, Estatuaren aurrekontuek langileak hartzeko aginduriko mugak ere errespetatu egin dira. Nolanahi ere, bi salbuespen aipatzen dira: aldi baterako kontratazioetan ez dela justifikatzen derrigorrez egin beharrekoak direla. Eta, bestalde, deialdi batzuetan ez dela zehazten kontratua behin betiko bihurtzeko baldintza: Estatuaren aurrekontu legeak hori onartzea.

Txosten osoa PDF artxiboan deskargatu

Web orrian sartu ditugun txostenek informazio ematea dute helburu. Bertsio ofiziala, beti ere, Nafarroako Parlamentura eta fiskalizaturiko erakundera bidalitakoak dira.

Kontuen Ganberak web orrian ematen dituen datuak erabiltzea baimentzen du, baldin eta informazio iturria aipatzen bada.