Txostenak

Bilaketa azkarra

Azken berrietara itzuli
Testua bilatu 

  

2018/01 Mairagako Mankomunitateko altako ur hornidura aukeratzeko sistema  2018/01/12

Txostenaren laburpena
Castellano ]       Imprimatu       Txosten osoa pdf

Mairagako Mankomunitateko altako ur hornidura aukeratzeko sistema

Nafarroako Kontuen Ganberak Mairagako Mankomunitateak erabiltzen duen altako ur hornidurari buruzko txostena kaleratu du. Erdialdeko 35 herrik osatzen dute mankomunitatearen helburuak hiru dira: uraren ziklo integrala, hondakinen kudeaketa eta ingurugiroaren babesa.

Mairagako Mankomunitateak bertako urtegitik hartzen zuen ura. Zona horretan izaten ziren lehorte garaiei aurre egiteko, Nafarroako Gobernuaren altako ur horniduraren planak aurreikusi zuen aukera hoberena ura Nafarroako ubidetik hartzea zela, ondoren Tafallako La Pedrera-n tratatzeko. Gobernuak La Pedrera-ko obraren %89 finantzatu zuen. 2015ean amaituriko proiektuan bi milioi gastatu ziren.

2016ko otsailean, Ebroko ur Konfederazioak 113.000 euro ordaintzeko agindu zion Mankomunitateari, urtegiaren kanonagatik. Aipatzekoa da ordura arte ez zuela holakorik eskatu.

Hori ikusita, Mankomunitateak ur horniduraz hausnarketa egitea erabaki zuen, modu hoberena zein zen erabakitzeko. Mankomunitateko teknikariek eginiko txostenak argiak ziren: ura Nafarroako ubidetik hartu eta La Pedrea-n tratatzea zen aukera hoberena, merkeena izateaz gain ur kalitate hobea ematen zuelako. Mankomunitateko kontu-hartzaileak iritzi bera eman zuen beste txosten batean.

Mankomunitateko batzarrak, aurtengo otsailean, Mairagako urtegia erabiltzen segitzea erabaki zuen. La Pedrera-ko instalazioak eta Nafarroako ubideko uraren erabilera larrialdi egoerara mugatuz.

Erabakia hartu eta egun batzuetara, Mankomunitateko kontu-hartzaileak erreparo-txosten bat egin zuen. Haren ustez, erabakia Nafarroako Gobernuaren plan zuzendariak zonako ur horniduraz aurreikusitakoaren aurkakoa zen; La Pedrerako inbertsioa ez zen kontuan hartzen; eta, gainera, beharrezkoa ez zen gastua eragiten zuen.

Kontuen Ganberak dioenez, aukera hoberena da La Pedrera-ko instalazioak erabili eta Mairagako urtegia beste erabilpenetarako uztea da, merkeagoa delako eta horrek ur kalitate hobea eskaintzen duelako.

Dena den, Kontuen Ganberaren ustez batzarraren erabakia ez da plan zuzendariaren aurkakoa, ura ubidetik hartzeko asmoak 2021era arteko epea ematen baitzuen.

Kontuen Ganberaren aburuz, lehorteak La Pedrera-ko instalazioa erabiltzera behartuko du. Beste kontu bat da horren truke ordaindu beharko duen zenbatekoa. Prezio hori Mankomunitatea eta Canasa sozietate publikoa ari dira negoziatzen.

Azkenik, Kontuen Ganberak gomendio bat ematen du: kudeatzaileek, erabakiak hartzeko garaian, teknikoen txostenak kontuan har ditzatela: Mankomunitatearen eta gainerako administrazioen arteko jarduerak koordinatu beharra ere azpimarratzen da, baliabide publikoak ahalik eta hobekien erabil daitezen.

Txostenak Mankomunitateko lehendakari eta bi lehendakari ordeen alegazioak jasotzen ditu. Bertan, Mankomunitateko hiru ordezkariek batzarraren erabakia egokiena izan zela azpimarratzen dute. Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko departamentuak eginiko alegazioak ere jasota daude.

Txosten osoa PDF artxiboan deskargatu

Web orrian sartu ditugun txostenek informazio ematea dute helburu. Bertsio ofiziala, beti ere, Nafarroako Parlamentura eta fiskalizaturiko erakundera bidalitakoak dira.

Kontuen Ganberak web orrian ematen dituen datuak erabiltzea baimentzen du, baldin eta informazio iturria aipatzen bada.