Txostenak

Bilaketa azkarra

Azken berrietara itzuli
Testua bilatu 

  

2019/12 Nafarroako Arartekoa (2018)  2019/06/21

Txostenaren laburpena
Castellano ]       Imprimatu      

Nafarroako Arartekoa (2018)

Nafarroako Kontuen Ganberak Arartekoaren iazko kontu orokorrari buruzko txostena plazaratu du.

Txostenak gogoratzen duenez, Arartekoaren zeregina da biztanleriaren eskubideak defendatzea, bereziki administrazioen gehiegikerietatik. Erakundeko burua Parlamentuak aukeratzen du, sei urterako. Javier Eneriz da gaur egungoa. Parlamentuak 2007an aukeratu zuen eta, beraz, 2013an amaitu zitzaion agintaldia. Geroztik, jardunean segitzen du.

Arartekoak, iaz, 700.000 euro gastatu zituen. Gastuaren %70 langileriarena da. Erakundean zortzi lagun ari dira: bi funtzionario eta gainerakoak aldi baterako kontratatuak.

Kontabilitate, kontu-hartzailetza, kontratazio eta gastuen baimenerako Parlamentuaren arautegi bera bete behar du. Arartekoaren aurrekontu proiektua Nafarroako aurrekontu nagusien parte da, eta kontuak ere Nafarroako kontu orokorretan sartzen dira.

Kontuen Ganberaren txostenak dioenez, Arartekoaren kontuek ongi islatzen dituzte ondare eta finantza egoerak, aurrekontuaren kitapena eta urteko emaitza ekonomikoa.

Legezkotasunari dagokionez, Arartekoak legedia bete egiten du haren ekonomia eta finantza jardueran.

Arartekoaren iazko jarduerari buruzko datu nagusiak honakoak dira: erakundeak 2.412 jarduketa egin zituen, aurreko urtean baino %10 gehiago. 1.193 kexa eta 1.398 kontsulta kudeatu eta 401 erabaki hartu zituen.

Web orrian sartu ditugun txostenek informazio ematea dute helburu. Bertsio ofiziala, beti ere, Nafarroako Parlamentura eta fiskalizaturiko erakundera bidalitakoak dira.

Kontuen Ganberak web orrian ematen dituen datuak erabiltzea baimentzen du, baldin eta informazio iturria aipatzen bada.