Txostenak

Bilaketa azkarra

Azken berrietara itzuli
Testua bilatu 

  

2018/12 Nafarroako Kontseiula (2017)  2018/05/16

Txostenaren laburpena
Castellano ]       Imprimatu      

Nafarroako Kontseiula (2017)

Kontuen Ganberak Nafarroako Kontseiluari buruzko txostena kaleratu du. Bertan 2017ko kontuak eta erakundearen finantza jardueraren legezkotasuna aztertzen dira.

 Nafarroako Kontseilua gure lurraldeko aholku-emaile gorena da. Bost kidek osatzen dute. Legeak dioenez, denak Parlamentuak proposatuta aukeratzen dira, ospe handiko legelarien artean. Sei urterako izendatzen dira, eta ez dute karguan errepikatzeko aukerarik. Bost kideek osatzen duten osoko bilkuran hartzen dira erabakiak, presidentearen eta idazkariaren izendapena horien artean.

 Estatuko beste antzeko erakundeetako kideak profesionalak badira ere, Nafarroan bestelako eredu baten aldeko apustua egin zen. Erakundeak bi langkile ditu: legelaria eta presidentearen idazkaria.Kontseiluko kideek ez dute soldatarik kobratzen, ordain-sariak baizik, bileretara joateagatik eta txostenak egiteagatik. Iaz txostenak ordaintzeko gastua 105.000 euro izan zen; eta bileretara joateagatik kideen artean banaturikoa 23.000 euro.

 Nafarroako Kontseiluak iaz 296.000 euro gastatu zuen, erdia langilerian eta beste eria ohiko ondasun eta zerbitzuen erosketan.  

 Kontseiluaren kontuek ongi islatzen dituzte ondasun-egoera, aurrekontu kitapena eta finantza-egoera. Legezkotasunari dagokionez, erakundearen ekonomia jarduera legediaren araberakoa da.  

 Nafarroako Kontseiluak iaz 53 txosten juridiko egin zituen.

 

Web orrian sartu ditugun txostenek informazio ematea dute helburu. Bertsio ofiziala, beti ere, Nafarroako Parlamentura eta fiskalizaturiko erakundera bidalitakoak dira.

Kontuen Ganberak web orrian ematen dituen datuak erabiltzea baimentzen du, baldin eta informazio iturria aipatzen bada.