Txostenak

Bilaketa azkarra

Azken berrietara itzuli
Testua bilatu 

  

2019/05 Nafarroako Unibertsitate Publikoa (2017)  2019/03/28

Txostenaren laburpena
Castellano ]       Imprimatu      

Nafarroako Unibertsitate Publikoa (2017)

Nafarroako Kontuen Ganberak Unibertsitate Publikoari buruzko txostena kaleratu du. Txostenak 2017ko kontuak eta unibertsitatearen finantza egoera aztertu ditu. Aurreko txostenetan eginiko gomendioen jarraipena ere egin du.

Hona hemen 2017ko datu nagusiak: NUPren gastuak 78 milioi izan ziren, eta diru-sarrerak berdintsuak: 77 milioi. Langileriak du gastu handiena: 57 milioi. Txostenak dioenez, NUPk 1.615 langile ditu: 900 irakasle, 470 administrazio eta zerbitzuetan eta 241 ikerlari.

Gastuetan bigarrena ohiko ondasun eta zerbitzuak dira: 13,7 milioi. Hirugarrena inbertsioak: 4,8 milioi, gehiena argitalpen eta informatikan gastatua.

2016ko datuekin alderatuz, gastuak %4 handitu ziren, langilerian lau milioi gehiago gastatu zirelako. Diru-sarrerak ere %5 handitu ziren, transferentzien bidez lau milioi gehiago bildu zelako.

Diru-sarrerei dagokienez, ohiko transferentziek 60 milioi egin zuten. Nafarroako Gobernuak ordaintzen ditu gehienak: 55 milioi. Ikasleek ordaintzen dituzten tasak dira beste diru-sarrera nagusia: 14,7 milioi.

NUPren kontuek ongi islatzen dituzte ondare egoera, finantza egoera eta emaitza ekonomikoa. Legezkotasunaz eginiko azterketa ere NUPren aldekoa da, haren finantza jarduera legedia errespetatuz egiten baita.

Finantza egoera ona

Kontuen Ganberak dioenez, Unibertsitate Publikoaren finantza egoera ona da. Aipatzekoa da diruzaintzako gerakin positiboa duela: 4,4 milioi. Eta beste 7,7 milioi diruzaintzako funtsan.

Kontuen Ganberak NUPren kudeaketaz eginiko gomendioetako bat bete izana azpimarratzen du: Nafarroako Gobernuarekin hainbat urtetarako finantziazio plana. Kontuen Ganberak askotan eskatu zuen, unibertsitatearen egonkortasuna bermatzeko. Aipaturiko hitzarmena 2017ko abenduan egin zen.

Txostenak dioenez, NUPk kontuan hartu ditu Kontuen Ganberak kudeaketa hobetzeko egin dituen gomendio gehienak.

Web orrian sartu ditugun txostenek informazio ematea dute helburu. Bertsio ofiziala, beti ere, Nafarroako Parlamentura eta fiskalizaturiko erakundera bidalitakoak dira.

Kontuen Ganberak web orrian ematen dituen datuak erabiltzea baimentzen du, baldin eta informazio iturria aipatzen bada.