Txostenak

Bilaketa azkarra

Azken berrietara itzuli
Testua bilatu 

  

2018/09 Zangozako Udala (2016)  2018/03/28

Txostenaren laburpena
Castellano ]       Imprimatu       Txosten osoa pdf

Zangozako Udala (2016)

Nafarroako Kontuen Ganberak Zangozako Udalaren 2016ko kontuei buruzko txostena kaleratu du. 5.000 biztanleko udalerria da, bi kontzeju dituena: Gabarderal eta Rokaforte. Udalak hiru erakunde autonomo sortu ditu: Juan Frances de Iribarren Musika Eskola, San Vicente Paul Zahar Etxea eta Kirol Patronatua.

2016an, Zangozako Udalak 5,6 milioi gastatu eta 6,3 milioi bildu zituen. Langileriaren gastuak dira nagusiak, bi milioirekin. Transferentzietan 400.000 euro gastatu ziren eta 200.000 euro inbertsioetan.

Diru-sarrerei dagokienez, tasa eta udal prezioei esker 2,2 milioi bildu ziren; transferentzia arrunten bitartez, 1,7 milioi eta zuzeneko zergei esker, 1,6 milioi.

Zangozako Udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu ondarearen irudia, gastu eta diru-sarreren likidazioa eta udalaren urte amaierako finantza-egoera. Dena den, bi salbuespen aipatzen dira: ondasunen inbentariorik eza eta egoera balantzearen koherentzia falta.

Zangozako Udalaren finantza jarduera legediaren araberakoa egiten dela baieztatu da.

Zangozako Udalaren egoera ekonomikoari dagokionez, bi datu positibo nabarmentzen dira: Udalaren diru-sarrera arruntak gastuak baino handiagoak dira, eta Azkoiengo Udalaren finantza egoera ona da. Alde horretatik, aipatzekoa da diru-sarrera arruntak gastuak baino handiagoak direla, eta diruzaintzako gerakin positiboa duela. Udalaren zorrari dagokionez, ez da kezkatzeko modukoa. 2016ko amaieran, 1,4 milioikoa zen.

Txosten osoa PDF artxiboan deskargatu

Web orrian sartu ditugun txostenek informazio ematea dute helburu. Bertsio ofiziala, beti ere, Nafarroako Parlamentura eta fiskalizaturiko erakundera bidalitakoak dira.

Kontuen Ganberak web orrian ematen dituen datuak erabiltzea baimentzen du, baldin eta informazio iturria aipatzen bada.