Txostenak

Bilaketa azkarra

Azken berrietara itzuli
Testua bilatu 

  

2018/08 Zangozako Zerbitzuen Mankomunitatea (2016)  2018/03/26

Txostenaren laburpena
Castellano ]       Imprimatu       Txosten osoa pdf

Zangozako Zerbitzuen Mankomunitatea (2016)

Nafarroako Kontuen Ganberak Zangozako Zerbitzuen Mankomunitateari buruzko txostena argitaratu du.

Zangozako Zerbitzuen Mankomunitatea 17 udalek osatzen dute. Hiru zerbitzu eskaintzen ditu: altako ur-hornidura, hondakinen tratamendua eta oinarrizko gizarte zerbitzuak.

Gobernu eta zuzendaritza organoak honakoak dira: lehendakaritza, lehendakaritza-ordea, batzorde iraunkorra eta batzar orokorra. Mankomunitateak 19 langile ditu, eta aldi baterako ari diren beste 21, gehienak gizarte enplegu babestutik sortuak.

2016ko ekitaldian, Mankomunitateak 1,9 milioi gastatu eta 40.000 euro gehiago bildu zuen. Diru-sarrera nagusiak bi dira: Udal tasa eta prezio publikoak (1,3 milioi) eta transferentzia arruntak (630.000 euro). Gastuei dagokienez, ohiko ondasun eta zerbitzuetan 1,2 milioi gastatu zen, eta langilerian 615.000 euro.

Kontuen Ganberak dioenez, mankomunitatearen kontu orokorrak ongi islatzen ditu ondarearen irudia, gastu eta diru-sarreren likidazioa eta udalaren finantza-egoera. Salbuespen bakarra aipatzen da: ondasunen inbentariorik ez.

Mankomunitatearen finantza jarduera legediaren araberakoa da. Dena den, bi salbuespen aipatzen dira: hornitzaileei ordaintzeko bataz besteko epeaz ez da informaziorik eman; eta kontratazio arloan espedienterik gabeko 167.000 euroko gastua dagoela.

Kontuen Ganberak azpimarratzen duenez, mankomunitatearen egoerak hobera egin du aurreko urteko datuekin alderatuz. Aurrekontu-emaitza hobea da, aurrezkia ere handiagoa, diruzaintzako gerakina ere igo da eta zorra jaitsi egin da.

Txosten osoa PDF artxiboan deskargatu

Web orrian sartu ditugun txostenek informazio ematea dute helburu. Bertsio ofiziala, beti ere, Nafarroako Parlamentura eta fiskalizaturiko erakundera bidalitakoak dira.

Kontuen Ganberak web orrian ematen dituen datuak erabiltzea baimentzen du, baldin eta informazio iturria aipatzen bada.