Txostenak

Bilaketa azkarra

Azken berrietara itzuli
Testua bilatu 

  

2016/37 Zizur Nagusiko Udala (2015)  2016/12/01

Txostenaren laburpena
Castellano ]       Imprimatu       Txosten osoa pdf

Zizur Nagusiko Udala (2015)

Nafarroako Kontuen Ganberak Zizur Nagusiko Udalaren kontuak aztertzen dituen txostena argitaratu du. Bertan, honako gai hauek aztertzen dira: 2015eko aurrekontu kitapena, ondare egoera, legezkotasuna eta udalaren finantza egoera.

Zizur Nagusia 14.493 biztanleko udalerria da. Udalaz gain beste hiru udal erakunde ditu: Musika Eskola, Kultur Patronatua eta Ardoi Kirol Patronatua. Guztira, 112 udal langile daude: 98 udalekoak eta gainerakoak Musika Eskolakoak.

Zizur Nagusiko Udalak, iaz, 11,6 milioi gastatu eta 11,5 bildu zuen, erakunde autonomoen datuak ere kontuan harturik. Gastu nagusiak ondasun eta zerbitzu arruntak dira (5,4 milioi) eta langileria (4,9 milioi). Inbertsioetan 800.000 euro besterik ez zen gastatu.

Diru-sarrerei dagokienez, ohiko transferentziek 4,4 milioi egin zuten, zuzeneko zergek 4,1 milioi eta udal tasek 2,4 milioi.

2014ko datuekin alderatuz, gastuak %7 gutxitu ziren, eta diru-sarrerak %8 igo ziren.

Ekitaldi amaierako emaitza positiboa izan zen 800.000 euroan. Gainera, diruzaintzako gerakina ere kontuan hartzekoa da: 25,4 milioi. Udalaren finantza egoera, beraz, ona da. Izan ere, aurrekoari beste datu garrantzitsua gehitu behar zaio: Zizur Nagusiko Udalak ez du zorrik.

Kontuen Ganberak dioenez, Udalaren kontu orokorrak ongi islatzen ditu ekonomia jarduera eta baita aurrekontu egoera ere. Salbuespen bakarra ondasun zerrenda da, gaurkotu gabe dagoelako.

Txostenak legezkotasunaz ere aldeko iritzia ematen du, Zizur Nagusiko Udalaren ekonomia jarduera legediaren araberakoa baita.

Kontuen Ganberak azken hamar urteotako gastu eta diru-sarreren bilakaera aztertu du. Konklusioa nagusia da 2006tik 2010era hirigintzak diru asko eman ziola udalari, eta horri esker inbertsio asko egin ziren. 2010etik, ordea, inbertsioek beherakada handia izan zuten, bai eta aurrekontuaren zenbatekoa ere. Aipatzekoa da 2010eko gastuak 20 milioi izan zirela, eta hurrengo urtean 11ra murriztu ziren. Geroztik, gastu eta diru-sarrerak zenbateko horren inguruan mugitu dira.

Txosten osoa PDF artxiboan deskargatu

Web orrian sartu ditugun txostenek informazio ematea dute helburu. Bertsio ofiziala, beti ere, Nafarroako Parlamentura eta fiskalizaturiko erakundera bidalitakoak dira.

Kontuen Ganberak web orrian ematen dituen datuak erabiltzea baimentzen du, baldin eta informazio iturria aipatzen bada.