Skip to main content

ASOCEX

Berriak

Sancho el Mayor elkarteko kideak patioan
Sancho el Mayor elkarteko kideak, bisitan Kontuen Ganberan

Sancho el Mayor elkarteko kideak bisitan izan ziren atzo Kontuen Ganberan. Barneko patioa eta lehen solairua erakusteaz gain, Kontuen Ganberaren historiaz eta gaur egungo zer eginez hitz egin genien.

 

Irudia, elkarteko kideak patioan.

  

Begoña Sesma, Audoria Publica sariaren irabazlea.
Begoña Sesma Sánchezek irabazi du Auditoría Pública aldizkariaren saria

Begoña Sesma Sánchezek irabazi du Auditoría Pública aldizkariaren sari nagusia. Aipaturiko saria iazko artikulu hoberenari dagokio. Begoña Sesma Oviedoko Unibertsitateko  Zerga eta Finantza Zuzenbideko katedraduna da. Horrez gain, Asturiaseko Aholku-Kontseiluko burua da. Sarituriko artikuluan administrazio-kontratazio irregularra aztertzen du.

Mariano Zufía, primer presidente de la Cámara de Comptos.
Kontuen Ganberak eta Fiasep Fundazioak Mariano Zufia sariaren bederatzigarren edizioa antolatu dute.

Kontuen Ganberak eta Fiasep Fundazioak Mariano Zufia sariaren bederatzigarren edizioa antoaltu dute. Sariaren helburua da auditoria publikoan eginiko ibilbide profesionala saritzea. Hautagaiak irailaren 1era arte aurkez daiteke. Saria urriaren 17an emanen da, Iruñean eginen den Auditoretzaren Kongresuan.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Azkoiengo ikasleak, gure etxeko lehen solairuan.
Ribera del Arga BHIko bi talde, bisitan Kontuen Ganberan

Azkoiengo Ribera del Arga BHIko bi talde bisitan izan dira gaur Kontuen Ganberan. Ikasleak Lanbide Heziketako Administrazio Kudeaketa egiten ari dira. Barneko patioa eta lehen solairua erakusteaz gain, Kongtuen Ganberaren historiaz eta gaur egungo zer eginez hitz egin diegu. Txanponen erakusketa ere ikusi dute, gurea Kontuen Ganberaren egoitza ez ezik, Diru Etxea ere izan baitzen. 

Irudian, talde bat etxeko lehen solairuan. 

 

Ulpiano Villanueva, Galizako Consello de Contaseko auditorea.
Ulpiano Villanueva, Consello de Contas de Galizako auditorea hil da

Ulpiano Villanueva, Galizako Consello de Contaseko auditorea hil da. Villanueva Conselloko kontu-hartzailea eta bertako ordezkaria zen Auditoría Publica aldizkarian. 

Zuzenbidean eta Ekonomian lizentziatua, ibilbide luzea egina zuen Galizako Administrazioan. Consello de Contaseko auditorea izateaz gain, Galizako Zerga Agentziako lehen zuzendaria izan zen.

Diru publikoaren kudeaketan gardentasunaren defensatzaile, gizon argia, ironiko eta atsegina zen.

Ignacio Cabezam gaur goizeko agerraldian.
Ignacio Cabezak Gaztediaren Kontseiluaren kontuei buruzko txostena aurkeztu du

Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberako lehendakaria, Parlamentuaren aitzinean agertu da Nafarroako Gaztediaren Kontseiluaren kontuei buruzko txostena aurkezteko. Lanaren zailtasunak aipatu ditu, “kontabilitate faltagatik”. Horrexegatik, kontuei aurkako iritzia eman Kontuen Ganbera, ez baitute islatzen ez haren ondare egoera, ezta finantza egoera ere. Cabezak kontseiluaren izaera juridikoa bera eta kudeaketa, kontrola eta finantzazio sistema aldatzeko beharra aipatu du.

Enrique Los Arcos akordeolariari omenaldia, gaur Comptos plazan.
Comptos plazak Enrique Los Arcos akordeolaria gogoratuko du betiko

Gure etxe ondoko Comptos plazan omenaldi bat egin zaio gaur Enrique Los Arcos Los Iruñako taldeko akordeolariari.Iruñeko Udaleko ordezkariak, Jose Asiron alkatea buru zutela, plaza heldu dira Los Arcos bizi izan zen eraikinean haren oroimenezko plaka paratzera. Los Arcos iazko abuztuan hil zen Iruñean, 90 urtetan. Ekitaldian, noski, musika ere entzun da. Doinuetako bat Los Arcosek berak musikatu zuen "A San Fermin pedimos" entzierro aitzineko kantu ezaguna, Joaquin Zabalza Los Iruñako taldeko kantariak egina.

Ignacio Cabeza, gaur goizean Parlamentuan.
Ignacio Cabezak toki sektoreari buruzko txostena aurkeztu du Parlamentuan

Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberako lehendakaria Parlamentuko Lurralde Kohesio Batzordearen aitzinean agertu da gaur goizean, toki sektoreari buruzko txostena aurkezteko.

Cabezak nafar udal antolaketa azaldu du, udal eta kontzejuen tamaina txikia nabarmenduz: “Udalen %70 1.000 biztanletik beherakoak dira”.

Vicente Condor omenaldi egunean.
Vicente Condor katedraduna omendu dute Zaragozan

Pasa den urtarrilaren 12an, Zaragozako Unibertsitateak omenaldia egin zion Vicente Condor Ekonomia y Kontabilitate katedradunari. Omenaldiak bi zati izan zituen. Lehenbizikoan Jose Antonio Angulo Alkalako Unibertsitateko katedradunak kontabiilitatearen eta auditoriaren egoera eta etorkizuna aztertu zituen. Bigarrenean, Vicente Montesinos katedradun erretiratuak Condoren ibilbidea errepasatu zuen.

Omenaldian 100 bat lagunek parte hartu zuten, horien artean Kontuen Ganberako lehendakari Ignazio Cabeza.

Ignacio Cabeza, gaur Parlamentuan.
Ignacio Cabezak Foru Administrazioaren ekonomia adierazleek hobera egin dutela adierazi du Parlamentuan

Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberako lehendakaria, gaur goizean agertu da Ekonomia eta Ogasun Batzordean, 2022ko Nafarroako kontu orokorrei buruzko txostena azaltzeko.

Subscribe to Noticias