Skip to main content

ASOCEX

Berriak

Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberako lehendakaria
Ignacio Cabezak, etzi, itxaron-zerrendei buruzko txostena aurkeztuko du Parlamentuan

Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberako lehendakaria, Parlamentuko Osasun Batzordearen aitzinean agertuko da etzi, urriak 25, Osasunbideko itxaron zerrenden kudeaketari buruzko txostena azaltzeko. Txostenak itxaron zerrenden egoera aztertzen du, ikuspegi zabal eta orokorretik. Arazo korapilatsu eta orokortua gainditzeko gomendioak ere eskaintzen ditu. Batzordearen bilera goizeko 9:30ean hasiko da.

 

 

Ignacio Cabeza eta Ana Helguera gaurko bileran.
Estatuko kontu epaitegi guztiek heldu den urteko helburuez hitz egin dute

Kontu auzitegi autonomietako ordezkariak Estatuko Kontuen Auzitegiko presidente Enriqueta Chicanorekin elkartu dira gaur arratsaldean. Bileraren helburua da erakunde bakoitza aurten egiten ari den lanaren berri ematea eta, batez ere, heldu den urteko helburuez hitz egitea. Kontuen Ganberaren izenean  Ignacio Cabezak hartu du parte. Bilera amaituta, Enriqueta Chicanok kontrol erakundeek komunikazioaren aldeko apustua egin behar dutela adierazi du. Haren hitzetan, "oso garrantzitsua da biztanleriarengana heltzea, gure lanaren berri emateko".   

Kontu epaitegietako ordezkariak, Sevillan eginiko bilera hasi aurretik.
Ignacio Cabeza kontu epaitegietako beste presidenteekin elkartu da Sevillan

Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabezak Asocex elkarteko kideen bileran parte hartu du gaur eguerdian Sevillan, Andaluziako kontu epaitegiko egoitzan. Asocex Estatuko autonomietako kontu epaitegiek osatua da. Gaurko bileran presidente guztiak izan dira.

Presidenteek fiskalizazio gida batzuk onartu dituzte, honako gaiei buruzkoak: langileriaren gastuak, ondasun eta zerbitzuen erosketa, diru-laguntza, zibersegurtasuna eta informazio teknologiak.  Energia-eraginkortasunaz eta hezkuntza arloko digitalizazioaz egin nahi duten lanen inguruan ere mintzatu dira.

Hurrengo txostenak: Sodenak Parquenasari eginiko diru-ekarpenak, kontu orokorrak eta NUP

Datozen asteotan, Kontuen Ganberak hiru txosten argitaratuko ditu. Batetik, Sodena sozietate publikoak Senda Viva parkea kudeatzen duen Parquenasa enpresari eginiko diru-ekarpenak. 2022ko kontu orokorrei buruzko txostena ere ezagutaraziko dugu. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren kontuei buruzkoa ere plazatuko dugu. 

Kontu epaitegietako ordezkariak, Oviedon bilduak.
Kontuen Ganberako bi informatikari, Oviedoko jardunaldi teknologikoetan

Asturiaseko Kontu Epaitegiak antolatua, jardunaldi teknologikoak egin dira atzo eta gaur Oviedon. Administrazio elektronikoa, zibersegurtasuna eta kontrol erakundeen digitalizazioa dira, besteak beste, aztertu diren gaiak.

Kontuen Ganberako bi ordezkarik parte hartu dute; informatikariak biak: Jose Antonio Garbayo eta Javier Martinez de Estibariz.

Irudian, gaurko jardunaldiko irudia.

Palentziako kongresuko irudia.
Udal barne kontrolari buruzko kongresuak 450 bildu ditu Palentzian

Gaur eguerdian Udal Barne Kontrolari buruzko III. Kongresua amaitu da. Palentzian egin da atzotik, Estatuko Kontu Hartzailetza Nagusiak eta Palentziako Diputazioak antolaturik. Nola indartu udal kontu-hartzailearen profesioa, horixe izan da kongresuaren leloa. 

Ignacio Cabeza Kontuen Ganberako lehendakaria. Haren eskuinean, Asun Olaetxea kontu-ikuskaria.
Ignacio Cabezak Next Generation diru-funtsei buruzko txostena azaldu du Parlamentuan

Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabezak Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilentzia Plana ezartzeko Gobernuak hartu dituen neurriei buruzko txostena aurkeztu du gaur Parlamentuan. Planak bidea ematen du pandemiaren eragina gainditzeko Europak ematen dituen funtsak hartzeko. Europar Batasuna, estrategia horri jarraituz, 750.000 milioiko diru-laguntza emanen die batasuneko kideei, Next Generation funtsen bidez.

Instagrameko Kontuen Ganberaren orria
Kontuen Ganbera, Instagramen

Kontuen Ganberak Instagramen profil bat ireki du @camaradecomptos izenekoa. Bertan bideo didaktikoak, argazkiak, datuz betetako infografiak, alderatze-grafikoak, instastorieen bidezko inkestak eta abar aurkituko dituzue. Testu eta guzti.

Ignacio Cabeza, hablando con los periodistas este mediodía.
Ignacio Cabeza itxaron zerrendei buruzko txostenak mintzatu da kazetarien aitzinean

Kontuen Ganberako lehendakaria itxaron zerrendei buruzko txostenaz mintzatu da kazetarien aitzinean. Kontuen Ganberan berean eginiko agerraldian, Cabezak datu bat nabarmendu du: azken bost urteotan, Osasunbideko itxaron zerrendak %29 igo direla. Horren ararazoi nagusiak bi direla adierazi du. "Biztanleriaren zahartzea, batetik, eta Covid-19aren ondorioak, bestetik. Arazo korapilatsu eta orokortua dela azpimarratu ondoren, gomendio batzuk aipatu ditu. Hasteko, itxaron zerrenden atzean dauden arrazoiak ongi aztertu behar direla, ondoren planifikazio eta kudeaketa hobetzeko.

Aste honetan bi txosten argitaratuko ditugu: Parlamentuko hauteskundeetako kontabilitateak eta Osasunbideko itxaron-zerrendak

Aste honetan, Kontuen Ganberak bi txosten argitaratuko ditu. Batetik, aurtengo Parlamenturako hauteskundeetan ordezkaritza lortu zuten alderdi eta koalizioen kontuak. Txostena derrigorrezkoa da indar politikoek emaitzen arabera dagokien diru-laguntza jaso dezaten. Txostena bihar ezagutaraziko dugu.

Ostegunean, berriz, Osasunbideko itxaron-zerrendei buruzkoa argitaratuko dugu. Txostenak azken bost urteotako itxaron-zerrenden bilakaera eta kudeaketa aztertzen ditu. 

 

 

Subscribe to Noticias