Skip to main content

ASOCEX

Berriak

Maria Chivite eta Ignacio Cabeza bilera hasi aurretik.
Maria Chivite Ignacio Cabezarekin elkartu da

Nafarroako Gobernuko lehendakariak Ignacio Cabeza hartu du gaur goizean bere bulegoan. Gobernuko eta Kontuen Ganberako lehendakarien arteko bilera protokolario izan da, Gobernua osatu zenetik egin duten lehena. Feliz Taberna lehendakariorde lehenak ere parte hartu du. Bileran bi erakundeen arteko erronkez mintzatu dira. Ignacio Cabezak Kontuen Ganberak argitaratzeko dituen txostenen berri ere eman die. Horien artean daude Osasunbideko itxaron zerrendak eta Hezkuntza Departamentuko langileriaren kontratazioa.

Irudian, Chivite eta Cabeza bilera hasi aurretik.

Kontuen Ganberaren etxea, XIII. mendeko eraikina.
Taldeendako bisita gidatuak Kontuen Ganberan

Kontuen Ganberak 2023-2024 ikasturteko bisita programa martxan jarri du. Bisita egin nahi duten taldeek gure web orriaren bidez egin behar dute eskaera, hurrengo loturan: http://bit.ly/44Rvvkm. Taldeal, gutxienez, hamar lagunekoak izanen dira. Gehienez, hogeita hamarrekoak.

 

El auditor navarro Miguel Ángel Aurrecoechea
Miguel Angel Aurrekoetxea, Mexikoko gobernu-auditoretzaren astean hizlari

Kontuen Ganberako Miguel Angel Aurrekoetxea auditoreak Mexikoko gobernu auditoretzaren astean parte hartu du. Ekimena Mexikoko kontulari publikoek antolatu dute. Aurrekoetxearena hitzaldi birtuala izan da, Iruñetik egina.

Nafar kontu-ikuskariak hiru zatitan banatu du bere hitzaldia. Batetik, diru publikoaren kontrolaren antolakuntza aipatu du: Kontu Epaitegiaren eskumenak eta autonomietako kontu erakundeena. Eta azken horien artean, Kontuen Ganbera, Nafarroako diru publikoaren kontrola bermatzeko.

Udako Kurtsoa
65 urte kazetaritza-ikasketak Kontuen Ganberan hasi zirenetik

1958ko abuztuaren 4a, duela 65 urteko argazkia. Uda hartan, Nafarroako Unibertsitateak kazetaritzari buruzko udako ikastaro bat antolatu zuen Kontuen Ganberan, uztailaren 1etik irailaren 20ra. Antonio Fontanek zuzenduriko ikastaroan hogeita hamar bat ikaslek parte hartu zuten. Bakoitzak bostehun pezeta (hiru euro) ordaindu zituen. Udako ikastaroaren harrera ikusita, Nafarroako Unibertsitateak Kazetaritza Institutua sortu zuen. 1958ko larrazkenean jarri zen martxan, Kontuen Ganberan, Fontanen zuzendaritzapean.

Aragoiko Kontu Epaitegiak ekaineko topaketa teknikoaren konklusiok bildu dituen dokumentua argitaratu du

Aragoiko Kontu Epaitegiak ekaineko topaketa teknikotik atera diren konklusioak bildu ditu. Bileretan hamabi gai aztertu ziren, horien artean kontrol erakundeetako belaunaldi aldaketa, prestakuntza teknologikoa, etikaren azterketa eta komunikazioa. Topaketan Kontuen Ganberako teknikari talde zabal batek parte hartu zuen.

Lehendakariak
Ignacio Cabeza Unai Hualderekin bildu da

Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberako lehendakaria, Unai Hualde Parlamentuko presidentearekin bildu da gaur goizean. Bilera Hualde bere karguaz jabetu ondoren egiten ari den protokolo-bisitetako bat da.

Topaketan parte hartzen ari direnak, Kontu Auzitegiko presidente eta  Adela Cortina filosofoarekin.
Saioa Navarro eta Irantzu Landivar, kontu epaitegietako gazteen topaketan

Saioa Navarro eta Irantzu Landivar, Kontuen Ganberako teknikariak, kontrol erakundeetako gazteen topaketan parte hartzen ari dira. Topaketa Kontu Epaitegiak antolatu du Madrilen, auditoretza publikoan ari diren gazteen arteko harremanak sendotzeko. Topaketa atzo hasi eta bihar amaituko da.

OCEX
Estatuko kontu auzitegiek udalen energia aurrezte planak fiskalizatuko dituzte

Kontuen Ganberako presidenteak, Ignacio Cabezak, Estatuko kontu epaitegietako ordezkarien bileran parte hartu du gaur goizean. Bilera Castilla Mantxakoaren Korteen egoitzan egin da.

Kontrol erakundeen Koordinazio Batzodearen gaurko bileran udalen energia aurrezte planak fiskalitzatzea erabaki dute. Azterketaren helburua da ikustea energia aurrezteko planak zenbateraino dauden planifikaturik Estatuko udaletan.

Irudian, kontu auzigietako ordezkariak Toledoko bilera amaitu ondoren.

Parlamentuko kontuak
Ignacio Cabezak Parlamentuaren iazko kontuei buruzko txosteman eman dio Unai Hualderi

Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabeza Unai Hualde Parlamentuko presidentearekin elkartu da gaur goizean, iazko kontuei buruzko txostena emateko.

Txostenak ontzat ematen ditu kontuak, ongi islatzen baitituzte ondare eta finantza egoera, eta baita 2022ko aurrekontu emaitza ere. Legezkotasunaz ere aldekoa da iritzia, Parlamentuaren kudeaketa ekonomikoa legediaren araberakoa baita.

Ikasle talde bat, ordenagailuarekin lanean.
Kontuen Ganberak eta gainerako kontu auzitegiek ikasgeletako arrakala digitala murrizteko neurriak fiskalizatuko dituzte

Kontuen Ganberak eta Estatuko gainerako kontrol erakundeek ikasgeletako arrakala digitala murrizteko neurriak aztertuko dituzte, nork bere eremuan. Jakina denez, Pandemiari aurre egiteko banatu diren Next Generation diru-funtsen helburuetako bat zen, hain zuzen, ikasleen arteko arrakala hori murriztea, ikasle zaurgarriek ere teknologia berriak erabiltzeko aukera izan dezaten. Diru-laguntzei esker, 300.000 ikasleri eskuko ordenagailua emanen zaie, eta 240.000 ikasgeletan tresna digitalak paratuko dira.  

Subscribe to Noticias