Skip to main content

ASOCEX

Berriak

Aurkezpena
Fermin Erbitik "Vicente Madoz, el psiquiatra humanista" liburua aurkeztu du

Kontuen Ganberako komunikazio arduradun Fermin Erbitik  Vicente Madoz, el psiquiatra humanista liburua  aurkeztu du gaur goizean. Liburua Pamiela argitaletxeak argitaratu du. Liburua egiteko ideia "Kontuen Ganberako topaketak"  ekimenari esker sortu zen. Horren helburua da Nafarroako hainbat arlotako pertsonaiak Kontuen Ganberara eramatea. Erbitik gonbidatuei elkarrizketa bat egiten die etxeko profesionalen aitzinean.

Cabeza eta Chicano, Kontuen Ganberako patioan
Ignacio Cabeza Kontu Epaitegiko presidentearekin elkartu da

Kontu Epaitegiko presidente Enriqueta Chicanok Kontuen Ganbera bisitatu du bihar, egoitza ezagutu eta Ignacio Cabeza presidentearekin elkartzeko. Bilearen helburua zen bi erakundeen plan estrategikoaz eta datozen hilabeteotako helburuaz hitz egitea.

Kontu Epaitegiko presidenteak Kontuen Ganbera bisitatuko du bihar

Kontu Epaitegiko presidente Enriqueta Chicanok Kontuen Ganbera bisitatuko du bihar, egoitza ezagutu eta Ignacio Cabeza presidentearekin elkartzeko. Chicano Kontu Epaitegiko beste hiru ordezkarirekin etorriko da: Miguel Angel Torres kontseilaria, Ana Cossio kabineteburua eta Yolanda Perez komunikazio arduradunarekin. Bilera amaiturik, bi erakundeetako ordezkariak Nafarroako Parlamentura joanen dira. Han Unai Hualde lehendakariarekin elkartuko dira.

 

Kontu epaitegietako presidenteak, Santiagon bildurik.
Kontu Epaitegietako presidenteek zibersegurtasunari buruzko auditoretza bultzatu nahi dute

Ignacio Cabeza Kontuen Ganberako lehendakariak kontu epaitegietako gainerako presidenteekin elkartu da gaur Santiagon. Bileran auditoretza publikoaren egungo erronkak aztertu dituzte. Horietako bat, zibersegurtasunari buruzko lanak bultzatzea. Horretarako, elkar lana funtsezkotzat jo dute, bakoitzaren esperientziak guziten esku utziz. Big data eta auditoretzako kudeaketa-tresna berrien aldeko apustua ere egin dute. 

Navarro Villosladako ikasleak, gure etxeko patioan
Iruñeko Navarro Villosladako bi ikasle talde, bisitan

Iruñeko Navarro Villoslada Institutuko bi talde bisitan etorri dira Kontuen Ganberara. Etxea erakusteaz gain, Kontuen Ganberaren berri jaso dute: historia eta gaur egungo zeregin eta osaketa.

Irudian, bigarren taldea bisita amaiturik.

El grupo de estudiantes de Economía de la UPNA, con su profesor Fermín Cabasés.
NUPko Ekonomia graduko ikasle talde bat, Kontuen Ganberan bisitan

Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasle talde bat bisitan izan da Kontuen Ganbera, Kudeaketa Publikoa ikasgaiko irakasle Fermin Cabasesekin. Bisitaren helburua zen ikasleek Kontuen Ganberaren berri jasotzea: zereginak, txosten motak, beste erakundeekiko harremanak... Karen Moreno auditoreak hitzaldi bat eman die, hori guztia azaltzeko. Horrela, erakundeak egiten duen fiskalizatze lana ezagutu ahal izan dute.

Irudian, ikasleak eta irakaslea Kontuen Ganberako patioan.

Estatuko kontu auzitegiak administrazio elektronikoa bultzatu nahian

Estatuko kontu auzitegietako ordezkariak Madrilen elkartu dira gaur, administrazio elektronikoa bultzatzeko sortu zuten batzordearen bilera egiteko. Espainiako Kontu Epaitegietako ordezkariek zein autonomietakoek parte hartu dute. Kontuen Ganberaren izenean, Ignacio Cabeza lehendakariak parte hartu du.

Bileran auditoretza lanetan tresna digitalak erabiltzeko bidearen jarraipena ere egin da. Tresna horien artean bi dira nagusiak: FISCALICEx eta FISCONEx. Prestakuntza arloan kolaboratzeko bideak ere aztertu dira.   

Hurrengo txostenak: Next Generation diru-funtsen kudeaketa, Fundapa eta Valtierrako Udala la provisión de apoyos a personas con discapacidad y Ayuntamiento de Valtierra

Aste honetan, Kontuen Ganberak hiru txosten argitaratuko ditu, honako gai hauei buruz: Next generation diru-funtsen kudeaketarako harturiko neurriak, Fundapa fundazioa eta Valtierrako Udala.

Eva Sevigné, durante la sesión de formación de esta mañana.
Ekonomia Zirkularra aztergai, Eva Sevigneren eskutik

Eva Sevigné Itoiz iruindarrak ekonomia zirkularrari buruzko prestakuntza-saioa eskaini digu. Sevigné ingeniari kimikoa da, ingurumenaren zientzia eta teknologietan doktore. Londresko Imperial College Unibertsitatean lanean aritu da urtetan eta berriki Iruñera itzuli da. Saioak hiru zati izan ditu: ekonomia zirkularra zen den; berak parte hartu duen bi kasuren azalpena; eta, azkenik, ekonomia zirkularraren egoera Nafarroan.

Javier Vázquez, en la charla de esta mañana
Javier Vazquezek kontratazio publikoaren joera berriez hitz egin digu

Javier Vázquez abokatuak kontratazio publikoaren joera berriez hitz digu Kontuen Ganberan eginiko prestakuntza-saio batean. Vazquez Zuzenbidean doktorea da NUPtik. Iruñeko Udaleko legelaria da, eszedentzian, eta kontratazio publikoan espezializaturiko bulegoa dauka. Erakunde publikoei aholkularitza eskaintzen die gaiaz. Europar Batzordeak kontratazio publikoaz sorturiko taldeko kide izan zen 2015etik 2019ra. 

Subscribe to Noticias