Skip to main content

ASOCEX

Berriak

Emilio Flamarique Ignacio Cabezari ziurtagiria ematen.
Kontuen Ganbera, segurtasun eskema nazionala lortu duen Estatuko lehen kontu epaitegia

Nafarroako Kontuen Ganberak segurtasun eskema nazionalaren ziurtagiria jaso du. Ziurtagiriak administrazio digitalaren segurtasuna bermatzen du.  Haren helburu nagusia da biztanleriaren eta administrazioaren arteko harreman digitaletan konfiantza sortzea.

Kontuen Ganbera da ziurtagiria jaso duen Estatuko lehen kontu epaitegia da.

Kontu Epaitegietako ordezkarien bilera, Europatik ekarritako diru-funtsaren kontrolaz mintzatzeko

Estatuko kontu epaitegietako ordezkariak Alcalako Unibertsitatean elkartu dira gaur goizean, Europak pandemiari aurre egiteko emanen duen diru-funtsaren kontrola aztertzeko. Bertan izan da, Kontuen Ganberaren izenean, Ignacio Cabeza lehendakaria. Kontu Epaitegiko lehendakari Enriqueta Chicano presidentea eta Fiskalizazio arloko buru Maria Dolores Genaro ere bertan izan dira, Estatuko autonomietako kontu epaitegietako ordezkairekin batera. Bilera amaiturik, Kontu Epaitegiaren legearen 40.urteurreneko ekialdia egin da.

Los dos auditores navarros, con los representantes del Tribunal Vasco de Cuentas Públicas
Bi kontu-ikuskari nafar, Herri Kontuen Euskal Epaitegian hizlari

Karen Moreno eta Miguel Angel Aurrekoetxea, Kontuen Ganberako kontu-ikuskariak, Gasteizen izan dira gaur, bertako Herri Kontuen Euskal Epaitegiko teknikariei prestakuntza saioa bat emateko. Saioaren helburua zen auditoretzako irizpide eta arauez hitz egitea, horiek ikuskaritza-gidetan nola txertatzen diren azalduz.

Maria Iraburu Nafarroako Unibertsitateko errektorea eta Ignacio Cabeza, gaurko bilera amaitu eta gero harturiko irudian.
Ignacio Cabeza Maria Iraburu Nafarroako Unibertsitateko errektorearekin elkartu da

Kontuen Ganberako lehendakaria Maria Iraburu Nafarroako Unibetsitateko errektorearekin elkartu da gaur goizean. Bere karguaz jabetu zenetik, Cabeza Nafarroako erakunde nagusietako ordezkariekin bildu da. Horixe zen gaurko bileraren helburua. Bi erakundeen erronkez hitz egiteaz gain, biena arteko loturaz ere mintzo dira. Izan ere, Nafarroako Unibertsitatearen lehen egoitza Kontuen Ganberarena izan zen. Ansoleaga karrikako eraikinean martxan jarri zuten, zuzenbideko ikasketekin. 1958an, Kazetaritza Institutua sortu zen bertan.

Jose Contreras, Kontuen Ganberako idazkari nagusia

Ignacio Cabeza Kontuen Ganberako lehendakariak Jose Contreras izendatu du erakundeko idazkari nagusi. Orain artekoa Jose Luis Ezquerro zen.

Idazkari nagusia lehendakariak izendatzen du, beti ere etxeko legelarien artean. Bi zeregina nagusi ditu: talde juridikoa zuzentzea eta langileri-buru izatea.

NUPko errektorea eta Ignacio Cabeza, gaur goizeko bileran.
Kontuen Ganberak NUPren aurtengo kontuak ikuskatuko ditu

Kontuen Ganberak NUPren aurtengo kontuak ikuskatuko ditu. Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabezak horixe iragarri dio NUPko errektoreari, biek gaur goizean egin duten bileran. Cabeza karguaz jabetu zenetik, biek egin duten lehenbiziko bilera izan da. NUPk 100 bat milioiko aurrekontua du. Hirugarren aurrekontu publikoa da, Gobernuarenaren eta Iruñeko Udalarenaren atzetik. Bileran, errektoreak NUPren egoeraren eta etorkizuneko erronken berri eman dio Kontuen Ganberako lehendakariari.

Ignacio Cabeza eta Joaquín Galvez, gaur goitzeko bileran.
Ignacio Cabeza Nafarroako Justiziako ordezkari nagusiekin elkartu da

Kontuen Ganberako lehendakaria lurraldeko agintari nagusiekin egiten ari den bilera-errondan, gaur Justiziaren txanda izan da. Ignacio Cabeza Nafarroako Justizia Epaitegi Nagusiko lehendakari Joaquin Galverekin elkartu da. Ondoren, Jose Antonio Sanchez fiskal nagusiak hartu du bere bulegoan. Cabezak bi erakundeen arteko kolaborazioarekin segitzeko desioa luzatu die, batez ere Kontuen Ganberaren txostenetan delitu zantzuren bat antzematen delarik.

Irudian, Ignacio Cabeza Joaquin Galverekin.

Arartekoa eta Kontuen Ganberako lehendakaria, bi erakundeetako beste ordezkariekin elkarturik.
Ignacio Cabeza arartekoarekin elkartu da

Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabeza Patxi Vera arartekoarekin elkartu da gaur goizean. Bileraren helburua zen bi erakundeentzat interesekoak diren gai batzuk aztertu eta elkarren arteko harremanak sendotzea, batez ere prestakuntza arloan. Bileran Arartekoko idazkari nagusi Carlos Sarasibar eta gabinete buru Susana Galilea ere izan dira.  Cabezarekin Fermin Erbiti Kontuen Ganberako komunikazio arduraduna izan da. 

Elma Saiz e Ignacio Cabeza, en la reunión celebrada esta mañana.
Ignacio Cabeza Elma Saiz kontseilariarekin elkartu da

Kontuen Ganberako lehendakaria Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontseilariarekin elkartu da gaur goizean. Ignacio Cabezak datozen sei urteotarako helburuen berri eman dio Saizi: diru publikoaren kudeaketa hobetzeko ahaleginak egitea; Kontuen Ganberaren barne funtzionamendua modernizatzea, auditoretza prozesua automatizatuz: eta erakundearen irudia indartzea. Bileran Foru Administrazioaren kontuen egoeraz ere mintzatu dira.

Chivite eta Cabeza, gaurko bileran.
Ignacio Cabeza Chivite eta Hualderekin elkartu da

Kontuen Ganberako lehendakaria Maria Chivite lehendakariarekin eta Unai Hualde Parlamentuko lehendakariarekin elkartu da gaur goizean. Bi agintari nagusiei datozen sei urteotako helburuak azaldu dizkie: diru publikoaren erabilpen eraginkorra bultzatzea, biztanleriarengana hurbiltzea eta Kontuen Ganberaren lana ahalik eta gehien automatizatzea, kontrol lanetan eraginkorragoak izateko.

Cabeza atzo bertan jabetu zen bere karguaz, Parlamentuan eginiko ekitaldi batean. 

Argazkian, Ignacio Cabeza Chivite lehendakariarekin.

Subscribe to Noticias