Skip to main content

ASOCEX

Prentsa oharrak

Tipo Fecha Título Informe PDF
Berriak Nafarroako Kontuen Ganberak emisio gutxiko eremuak fiskalizatuko ditu

Gure lehendakaria, Ignacio Cabeza, Estatuko kontu epaitegietako ordezkariekin eta Kontuen Auzitegiko Koordinazio Batzordearekin bildu zen atzo, toki-erakundeetako emisio gutxiko eremuen fiskalizazioaz hitz egiteko.

Berriak Kontuen Ganberak etxebizitza babestua fiskalizatuko du

Gure lehendakaria, Ignacio Cabeza, Estatuko kontu epaitegietako ordezkariekin eta kontuen Auzitegiko Koordinazio Batzordearekin bildu zen atzo, autonomia-erkidegoetan etxebizitza babestuaren sustapenaren eta kudeaketaren fiskalizazioari buruz hitz egiteko. Garrantzi sozial berezia duen arloa.

Informes Sodenak Parquenasa enpresari eginiko finantza-ekarpenak (2001-2023)

Kontuen Ganberak Sodena sozietate publikoak Parquenasa enpresari egin dizkion diru-ekarpenak aztertu ditu. Parquenasa Arguedaseko Senda Viva parkea kudeatzen duen enpresa da. Txostenak EH Bildu talde parlamentarioak eskatu zuen.

(1129)
Informes Nafarroako Unibertsitate Publikoaren urteko kontuak (2022)

Nafarroako Kontuen Ganberak Unibertsitate Publikoari buruzko txostena argitaratu du. Txostenak iazko kontuak, finantza egoera, legezkotasuna eta aurreko txostenetan eginiko gomendioen jarraipena aztertu ditu. Iaz, NUPk 107 milioi gastatu eta 117 bildu zituen. Langilerian gastatzen da diru gehien: 77 milioi. Ondasun eta zerbitzuen gastua 17,5…

(19774)
Berriak Gizarte-kontabilitatea aztergai, Gizakia Helburu Fundazioko arduradunekin

Gaur goizean, gizarte-kontabilitateari buruzko prestakuntza saio bat egin dugu. Nafarroako Gizakia Helburu Fundazioko bi arduradun etorri zaizkigu horren berri ematera: Alfonso Arana gerentea eta Kristina Illescas zuzendari teknokoa. Hitzaldiaren helburua zen fundazioaren lana ezagutzea eta, batez ere, diru-laguntzen itzulera sozialaz egina duten…

Berriak Ignacio Cabeza: "Itxaron-zerrenden arazoa korapilatsu eta orokortua da"

Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabeza Parlamentuko Osasun Batzordearen aitzinean agertu da gaur goizean. Bertan, erakundeak berriki argitaraturiko txosten bat aurkeztu du: itxaron-zerrenden kudeaketa. Agerraldia UPNk eta EH Bilduk eskatu zuten.

Berriak Ignacio Cabezak, etzi, itxaron-zerrendei buruzko txostena aurkeztuko du Parlamentuan

Ignacio Cabeza, Kontuen Ganberako lehendakaria, Parlamentuko Osasun Batzordearen aitzinean agertuko da etzi, urriak 25, Osasunbideko itxaron zerrenden kudeaketari buruzko txostena azaltzeko. Txostenak itxaron zerrenden egoera aztertzen du, ikuspegi zabal eta orokorretik. Arazo korapilatsu eta orokortua gainditzeko gomendioak ere eskaintzen ditu.…

Berriak Ignacio Cabeza kontu epaitegietako beste presidenteekin elkartu da Sevillan

Kontuen Ganberako lehendakari Ignacio Cabezak Asocex elkarteko kideen bileran parte hartu du gaur eguerdian Sevillan, Andaluziako kontu epaitegiko egoitzan. Asocex Estatuko autonomietako kontu epaitegiek osatua da. Gaurko bileran presidente guztiak izan dira. Presidenteek fiskalizazio gida batzuk onartu dituzte, honako gaiei buruzkoak:…

Berriak Estatuko kontu epaitegi guztiek heldu den urteko helburuez hitz egin dute

Kontu auzitegi autonomietako ordezkariak Estatuko Kontuen Auzitegiko presidente Enriqueta Chicanorekin elkartu dira gaur arratsaldean. Bileraren helburua da erakunde bakoitza aurten egiten ari den lanaren berri ematea eta, batez ere, heldu den urteko helburuez hitz egitea. Kontuen Ganberaren izenean  Ignacio Cabezak hartu du parte. Bilera amaituta…

Berriak Hurrengo txostenak: Sodenak Parquenasari eginiko diru-ekarpenak, kontu orokorrak eta NUP

Datozen asteotan, Kontuen Ganberak hiru txosten argitaratuko ditu. Batetik, Sodena sozietate publikoak Senda Viva parkea kudeatzen duen Parquenasa enpresari eginiko diru-ekarpenak. 2022ko kontu orokorrei buruzko txostena ere ezagutaraziko dugu. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren kontuei buruzkoa ere plazatuko dugu. 

Antesala despacho presidencia